Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak
nekazaritzako eta abeltzaintzako teknikak erabilita lortzea eta
ingurunearen biodibertsitatea eta egonkortasuna eta zoruaren
emankortasuna hobetzea, hori guztia kalitate-baldintzetan eta
betiere produkzio ekologikoari, animalien ongizateari eta laneko
arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko
erregelamentazioa aplikatuz.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak
muntatzea eta mantentzea.
• Lurra prestatzea eta lurzoruaren emankortasuna
mantentzea, labore ekologikoak ezartzeko.
• Landare-material ekologikoa bitarteko teknikoak
erabilita eta ezarritako plangintza teknikoari jarraiki ereitea eta
landatzea.
• Ureztatzeko sistema maneiatzea, eta, eginkizun
horretan, lurzoruko mikrobio-aktibitatea mantentzea eta laboreen
behar hidrikoak aseta daudela egiaztatzea.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa
dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Produktu ekologikoak biltzeko eragiketak eta uzta
bildu ondokoak zehaztapen teknikoei jarraiki egitea.
• Produktu ekologikoak marketin-teknikak erabilita
sustatzea eta merkaturatzea.
• Abereak arrazionalki larreratzea, belar-, zuhaixka-
eta zuhaitz-baliabideak aprobetxatuz eta agrosistema hobetuz.
• Erlezaintzako produktu ekologikoak, ingurumen-onurak
eta nekazaritzaren hobekuntza lortzea, erlauntzak produkzio
ekologikoari buruzko legeriaren arabera maneiatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Laborantza eta/edo abeltzaintza ekologikoan
diharduten enpresa publiko zein pribatuetan, besteren kontura zein
bere kontura. Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen barruan
kokatzen da, honako produkzio-jarduera hauetan: frutagintza,
baratzezaintza eta belar-laborantza ekologikoko ustiategiak;
abeltzaintzako ustiategi ekologikoak; lorezaintza ekologikorako
landareak ekoizteko enpresak; labore eta abeltzaintza ekologikoan
ikertzeko eta esperimentatzeko erakundeak; nekazaritza eta
abeltzaintza ekologikoaren zerbitzurako enpresak; eskolako
mintegiak eta baratzeak; produktu ekologikoak ziurtatzeko enpresak;
baserri-eskolak eta natura-gelak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango
ditut?
Lanposturik adierazgarrienak dira:
• Laborantza eta abeltzaintza ekologikoko besteren
konturako edo bere konturako langile kualifikatua.
• Nekazari ekologikoa.
• Azienda-hazle ekologikoa.
• Hegaztizain ekologikoa.
• Erlezain ekologikoa.
• Esne ekologikoaren ekoizlea.
• Arrautza ekologikoen ekoizlea.
• Mintegizain ekologikoa.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineriaren
operadorea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela:
oinarrizko maila.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Agronomiaren oinarriak. (198 o.)
• Zootekniaren oinarriak. (132 o.)
• Labore ekologikoak ezartzea. (132 o.)
• Trakzioko tresneria eta lantegia. (132 o.)
• Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak. (99 o.)
• Landare-osasunaren printzipioak. (99 o.)
• Nekazaritza ekologikoa. (165 o.)
• Abeltzaintza ekologikoa. (231 o.)
• Agrosistemaren osasun-maneiua. (168 o.)
• Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea. (63
o.)
• Ingeles teknikoa (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak