Lanbide-arloak

Nekazaritza - AGA

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

NATURA-INGURUNEA USTIATZEKO ETA KONTSERBATZEKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea, tresneria erregulatuta eta lanak jardunbide onen arabera egiten direla bermatuta.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Fruituak eta haziak biltzea eta landareak hedatzea eta landatzea, segurtasun-baldintzak mantenduta eta lan-programazioari jarraituta.
• Baso-lanak egitea, makineria erabilita eta natura-ingurunea mantenduta.
• Natura-ingurunea zaintzea, baso-suteak edo bestelako gertakariak hautemateko, betiere ezarritako jardun-protokoloei jarraituta.
• Baso-suteak itzaltzeko lanak egitea, beste kidego batzuekin elkarlanean, eta eskura dauden baliabideak erabilita.
• Natura-ingurunean gidaritza-lanak egitea, ibilbideak landuta.
• Ehizako eta arrantzako habitata kontserbatzea edo hobetzea, plan teknikoei jarraituta.
• Ehiza- eta arrantza-aprobetxamenduak kontrolatzea, ehizari eta arrantzari buruzko legeriari jarraituta.
• Traktoreak, tresnak eta, oro har, baso-makineria maneiatzea eta mantentzea, zehaztapen teknikoei jarraituta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Baso-prozesagailuko makinista.
• Traktore-gidaria.
• Motozerraria, arbola-botatzailea, arbola-moztailea.
• Kortxo-biltzailea.
• Zuhaitzetako altuera-lanetako langile espezialista.
• Baso-berritzeetako eta baso-tratamenduetako lanetan bere konturako langile espezialista.
• Mintegizaina.
• Produktu fitosanitarioen aplikatzailea.
• Txertatzailea.
• Baso-lanetako langile kualifikatua.
• Zuraren, kortxoaren eta egurraren aprobetxamenduko langile espezialista.
• Zuzenketa hidrologikoko eta baso-zuzenketako lanak egiten dituzten enpresetako langile espezialista.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Baso-berritzeko lanak, basoaren eta uraren arloan leheneratzeko eta antolatzeko lanak, baso-aprobetxamenduko lanak eta natura-ingurunea kontrolatzeko eta zaintzeko lanak egiten dituzten enpresa handietan, ertainetan eta txikietan, publikoetan zein pribatuetan, egiten du lan profesional honek.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela. Maila: oinarrizkoa.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Agronomiaren oinarriak. (198 o.)
• Landare-osasunaren printzipioak. (99 o.)
• Kontrol fitosanitarioa. (147 o.)
• Basoak berritzea eta baso-tratamenduak. (147 o.)
• Natura-ingurunea ustiatzea. (168 o.)
• Ehiza- eta arrain-espezieak babestea. (132 o.)
• Baso-landarea mintegian ekoiztea. (165 o.)
• Baso-suteei aurrea hartzea. (66 o.)
• Basogintzako makineria eta instalazioak. (198 o.)
• Erabilera publikoa natura-inguruneetan. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika