Lanbide-arloak

Nekazaritza - AGA

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

LOREZAINTZA ETA LORADENDAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Kanpoko eta barneko lorategiak instalatzea, kontserbatzea eta leheneratzea, baita kirol-erabilerarako belardiak ere, eta landare- eta lore-produkzioko jarduerak egitea, eta, horretarako, makineria eta instalazioak maneiatzea eta mantentzea eta ingurumenari, kalitate-kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
• Lorezaintza-proiektuen zuinketa egitea eta paisaia leheneratzea, planoetako argibideei jarraituta.
• Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea, tresneria erregulatuta eta lanak jardunbide onen arabera egiten direla bermatuta.
• Instalazioak, azpiegitura sinpleak eta ekipamendua muntatzea eta mantentzea, instalazio-planoak eta mantentzeari buruzko esku-liburuak interpretatuta.
• Landare-materiala landatzea eta/edo ereitea, proiektuaren zehaztapenak beteta.
• Lorategiko landare-elementuak eta landare ez direnak kontserbatzea eta birjartzea, teknika egokiak erabilita.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Fruituak eta haziak biltzea eta landareak eta zotalak hedatzea eta landatzea, segurtasun-baldintzak mantenduta eta lan-programazioari jarraituta.
• Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki maneiatzea.
• Ureztatze-sistema maneiatzea, eta, horretarako, uraren aprobetxamendua optimizatzea eta laboreen behar hidrikoak estalita daudela egiaztatzea.
• Lore-konposizioak eta dekorazio-proiektuak egitea, landare naturalekin eta/edo artifizialekin, ezarritako teknikak aplikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Barneko eta kanpoko lorategiak eta berdeguneak instalatzen, mantentzen eta hobetzen dituzten enpresa publikoetan eta pribatuetan lan egin dezake, baita mintegietan landareak eta zotalak produzitzen dituzten enpresetan edo loreekin eta landareekin konposizioak eta apaingarriak sortzen eta egiten dituzten enpresetan ere. Horrez gain, horiek merkaturatzeko eta banatzeko jarduerak egin ditzake, bere kontura zein besteren kontura.
• Era berean, plagiziden tratamenduak egiteko gaituta dago, araudiak erregulatzen duen jardueraren arabera, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeriaren arabera.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Baratze, mintegi eta lorategietako langilea.
• Lorezaina, oro har.
• Kirol-zelaiak zaintzen dituen lorezaina.
• Hiri-parkeetako, lorategi historikoetako eta botanikoetako langilea.
• Lorezaintzako enpresetan bere kontura lan egiten duen langile kualifikatua.
• Mintegizaina.
• Haziak eta fruituak altueran biltzeko langile espezialista.
• Hazien produkzioko langile kualifikatua.
• Txertatzailea.
• Lore-saltzailea, bere kontura edo besteren kontura.
• Loregintzako ofiziala.
• Loradendako saltzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela. Maila: oinarrizkoa.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Agronomiaren oinarriak. (198 h)
• Trakzioko tresneria eta lantegia. (132 h)
• Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak. (99 h)
• Landare-osasunaren printzipioak. (99 h)
• Kontrol fitosanitarioa. (147 h)
• Lorategien eta berdeguneen ezarpena. (198 h)
• Lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea. (210 h)
• Landareak eta zotalak mintegian ekoiztea. (165 h)
• Lore- eta landare-konposizioak. (66 h)
• Loradendak. (42 h)
• Lorezaintzako eta loregintzako salmenta-teknikak. (63 h)
• Ingeles teknikoa. (33 h)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 h)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 h)
• Lantokiko prestakuntza. (380 h)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies