Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Familiako nekazaritza-ustiapena antolatzeko eta
kudeatzeko.
• Nekazaritza-ustiapeneko instalazioak, makineria eta
tresneria prestatzeko, maneiatzeko eta erabilgai mantentzeko.
• Landareak mintegian erreproduzitzeko, ugaltzeko eta
ekoizteko lanak/eragiketak egiteko.
• Belar-laborantza intentsiboko eragiketak egiteko.
• Fruta-arbolen eta zitrikoen laborantza-eragiketak
egiteko.
• Kontrol fitosanitarioko eragiketak egiteko, eta,
hala, ingurunea eta elikagaien osasuna zaintzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Suteen prebentzioko eta itzalketako unitateen
koordinatzailea.
• Basoko izurrite eta gaixotasunen aurka borrokatzeko
lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
• Topografia-lanetako praktikoa.
• Basogintzako arduraduna edo langileburua.
• Mintegietako arduraduna, oro har.
• Ehiza-espezieak, arrainak eta karramarroak
birpopulatzeko lanen arduraduna.
• Habitat urtar kontinentala eta ehiza-espezieena
egokitzeko lanen arduraduna.
• Harrapariak edo espezie inbaditzaileak legez
kontrolatzeko jardueretan espezializatutako langilea.
• Ehiza-kudeatzailea.
• Landa zaintzeko lanen koordinatzailea.
• Ehiza- eta arrain-turismoko enpresetako arduraduna.
• Baso-agentea edo antzekoa.
• Naturaguneen zaintzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek basoa, ehiza eta arrain-hazkuntza eta
baso-mintegiak kudeatzeko lanetan, ingurumen-hezkuntzako programak
garatzekoetan, eta gizarte- eta natura-ingurunean informatzeko,
komunikatzeko, prestatzeko eta interpretatzeko lanetan eta lagun
egiteko eta gidatzeko jardueretan, eta natura-ingurunea eta haren
baliabideak kontrolatzeko eta zaintzeko lanetan diharduten enpresa
handi, ertain eta txiki publiko zein pribatuen kudeaketa-arloan
egiten du lan, besteren kontura zein bere kontura.
Baso-suteak itzaltzeko zerbitzuetan ere egiten du lan,
administrazio publikoen mendeko langile gisa.
Halaber, gaitasuna du tratamendu pestizidak indarreko
araudiak arautzen duen jardueraren arabera antolatzeko,
kontrolatzeko eta egiteko.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela:
kualifikatu maila.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Botanika agronomikoa. (99 o.)
• Fitopatologia. (99 o.)
• Nekazaritzako topografia. (99 o.)
• Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta
instalazioak. (198 o.)
• Ingurumen-hezkuntzako teknikak. (80 o.)
• Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa. (140 o.)
• Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua. (132 o.)
• Ehizaren kudeaketa. (99 o.)
• Arrantza kontinentalaren kudeaketa. (66 o.)
• Mendien kudeaketa. (180 o.)
• Natura-ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa. (132
o.)
• Baso-suteen kontrako defentsa. (66 o.)
• Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (100 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak