Lanbide-arloak
Nekazaritza - AGA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Abeltzaintza-produktuen produkzioa planifikatzeko,
eta, horretarako, merkatuaren eskakizunei eta enpresaren
produkzio-ahalmenari erantzuteko.
• Animalien harrera kontrolatzeko eta jatorrizko
dokumentazioa eta osasun-egoera egiaztatzeko, albaitari
fakultatiboaren gainbegiratupean.
• Lehengaien eta gai osagarrien hornikuntza kudeatzeko,
kostuak minimizatuta eta haien erabilgarritasuna ziurtatuta.
• Instalazioak, makineria eta tresneria
gainbegiratzeko, eta, horrela, horien erabilera-egoera bermatzeko
eta elikagaien segurtasunari, animalien ongizateari eta laneko
arriskuen prebentzioari buruzko araudiak ezarritako baldintzak
betetzen dituztela egiaztatzeko.
• Produkzio-fase bakoitzaren osasun-datuak
prozesatzeko, erregistroak landuta eta emandako datuak bilduta.
• Biosegurtasun-programen garapenean laguntzeko
abeltzaintza-ustiategietan, albaitaritza-zentroetan eta gune
zoologikoetan, infekzioen edo kutsaduren sarrera eragozten dela
egiaztatuz.
• Osasun-programen garapenean laguntzeko eta
animalientzako tratamendu indibidualen edo kolektiboen aplikazioan
laguntzeko, albaitari baten gainbegiratupean, eta albaitari horrek
landutako protokoloei eta argibideei jarraituta.
• Zaldien oinarrizko heziketa eta zaldien maneiua
gainbegiratzeko, erabilitako teknikak kontrolatuta, betiere
jolas-helburuetarako, lanerako, kirol-helburuetarako,
erakustaldietarako eta lehiarako.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Abeltzaintza-ustiategietako arduraduna, oro har.
• Abeltzaintza-ustiategietako edo
abeltzaintza-enpresetako produkzio-arduraduna.
• Abeltzaintza-ustiategietako edo haziak biltzeko
zentroetako intseminazio artifizialeko arduraduna.
• Abeltzaintzako makineriaren eta tresneriaren
arduraduna.
• Zaldi-aziendaren arduraduna/kudeatzailea.
• Zaldien ekitaldiekin, ikuskizunekin eta
erakustaldiekin, jolas- eta kirol-jarduerekin eta jarduera
terapeutikoekin (hipoterapia) lotzen diren enpresen eta entitateen
plangintzarako, muntaiarako eta funtzionamendurako aholkularia eta
gainbegiratzailea.
• Azienda eta instalazioak maneiatzearen eta
zaintzearen arduraduna, zaldi-aziendaren trebakuntzako, heziketako
eta entrenamenduko zentroetan.
• Zaldi-azienda zaintzeko, atseden emateko eta
leheneratzeko zentroetan azienda maneiatzearen, zaintzearen eta
terapiak ematearen arduraduna.
• Albaitaritza-produktuen bisitaria.
• Albaitaritzako laguntzailea, abeletxeko eta
produkzioko animalietan espezializatutako albaitari-taldeetan,
betiere elikagaien sektoreko enpresetan eta abeltzaintzari zerbitzu
egiteko enpresetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek abeltzaintza-produkzioaren arlo
konbentzionalean edo ekologikoan, enpresa handi, ertain eta
txikietan -publikoetan edo pribatuetan-, zein zaldi-aziendaren
hazkuntzarekin, heziketarekin, zaldiz ibiltzeko erarekin eta
erakustaldiekin lotzen diren enpresetan egiten du lan, bere kontura
edo besteren kontura, produkzio-arduradunaren argibideei
jarraituta.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ugalketaren eta umatzearen antolaketa eta kontrola.
(231 o.)
• Abereen ekoizpena kudeatzea. (231 o.)
• Zaldien hazkuntza kudeatzea. (132 o.)
• Ekidoen heziera eta gobernamendua antolatzea eta
gainbegiratzea. (160 o.)
• Abeltzaintzako makinak eta instalazioak. (132 o.)
• Abeltzaintzako saneamendua. (120 o.)
• Albaitaritza-arretako laguntza. (120 o.)
• Biosegurtasuna. (165 o.)
• Albaitaritza-zentroak kudeatzea. (100 o.)
• Abeltzaintzako eta abereen osasun-laguntzako
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak