Lanbide-arloak

Nekazaritza - AGA

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Erdi-maila

LORADENDA ETA LORE ARTEA

Programarekin lotutako tituluak:

• Lorezaintzako eta Loregintzako Teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

900 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Lore eta landare naturalekin edo artifizialekin -lehorrekin edo babestuekin-, era guztietako konposizioak egitea/prestatzea, aurkeztea eta merkaturatzea, artisau-elaborazioaren eskakizunak errespetatuz, sormenaren eta berrikuntzaren bidez teknika egokiak aplikatuz, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudia betez.

Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango naiz?

Lan-aukerak:
• Norbere edo besteren konturako lore-saltzaileak.
• Establezimendu fisikorik gabeko lore-saltzaileak.
• Loradendetako komertzialak.
• Loradendetako teknikariak.
• Loradendetako ofizialak.
• Loradendetako saltzaileak.
• Loradendetako maisuak.
• Loradendetako eta lorezaintza-zentroetako arduradunak.
• Lore-arteko proiektuen kudeatzaileak.

Zer irtenbide profesional ditu?

Espezialista-titulua edo espezializazio-ikastaro hau gainditu dutela egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa lortu duten pertsonek toki hauetan egin dezakete lan: loradenden sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan, lore-artearen tailerretan eta mintegietako eta azalera handietako loradenda-sekzioetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak:
• Lore-artearen oinarriak (120 o.)
• Lore-konposizioak. (210 o.)
• Landare naturalen konposizioak. (210 o.)
• Ekitaldi sozial eta oroitzapenezkoetarako konposizioak. (180 o.)
• Espazio handiak lorez eta landarez apaintzea. (180 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika