Lanbide-arloak

Nekazaritza - AGA

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Erdi-maila

INTSEKTUGINTZA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• NEKAZARITZA EKOLOGIKOA
• NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO PRODUKZIOA

Ikastaroaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

Intsektuak, ugaltzaileak eta arrautza ongarrituak modu konbentzionalean edo ekologikoan maneiatu eta ekoitziko dituzu, hazteko, birhazteko eta birjartzeko animaliak, gizakiak eta animaliak elikatzeko intsektu-produktuak eta beste produkzio osagarri batzuk lortzeko; hori guztiori -eta hala badagokio- ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria izapidetuz; ustiategiko instalazioak, makinak eta ekipoak muntatu eta mantenduz; animalien osasun eta ongizateari, lan-arriskuen prebentzioari, ingurumen-babesari, ekoizpen ekologikoari eta hondakinen kudeaketari buruz indarrean dagoen araudia aplikatuz; eta osasuna, trazabilitatea eta elikagaien segurtasuna bermatzeko zehaztapen teknikoak eta irizpideak kontuan hartuz.

Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango naiz?

Lan hauek egin ahal izango ditut:
• Intsektu-haztegietako beharginak.
• Intsektu-abeltzaintzako langileak.
• Intsektuak lantzen dituzten baserritarrak.
• Intsektu-hazleak.
• Intsektikultoreak.

Zer irtenbide profesional izango ditut?

«Intsektuzaintzan espezialista» titulua edo espezializazio-kurtso hau gainditu izana eta kurtsoa aprobetxatu egin dela egiaztatzen dituen asistentzia-ziurtagiri akademikoa eskuratu duten pertsonek hemen lan egin ahal izango dute: abeltzaintza konbentzionaleko edo ekologikoko ekoizpen-arloan diharduten sektore ekonomiko guztietan, intsektuen ekoizpen intentsiboan (elikagai bihurtzeko) diharduten unitateetan, izaera publikoko zein pribatuko erakundeetan, enpresa handi, ertain eta txikietan -bai norberaren kontura, bai besteren kontura-, eta horien forma juridikoa edozein dela ere.

Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen bidez?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Ninfa-faseak dituzten intsektuen ugalketa. (85 o.)
• Larba-faseak dituzten intsektuen ugalketa. (85 o.)
• Ninfa- eta larba-faseak dituzten intsektuak gizentzeko lanak. (100 o.)
• Ekoizpen ekologikoaren ziurtapena. (30 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika