Lanbide-arloak
Merkataritza eta marketina - COM
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Enpresa baten produktuak kanpo-merkatuan sartzeari
buruzko erabakiak hartzea, eta merkatu horietan sartzeko
produktuaren, prezioaren, komunikazioaren eta banaketaren
politikarik egokienak hautatzea.
• Marketin-plana egitea, eta, horretarako, produktuen
oinarrizko informazioa edo "briefing"a hautatzea, eta nazioarteko
marketing mix-ean esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioak
aztertzea, betiere kanpo-merkatuan sartzeko.
• Bezeroak eta hornitzaileak identifikatzea eta
horiekin harremanetan jartzea, eta, eginkizun horretan, nazioarteko
merkataritza-kontratuak kudeatzea eta salmenten garapena eta
bilakaera kontrolatzea eta gainbegiratzea, itundutako
kontratu-baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.
• Salgaien inportazio- eta esportazio-eragiketen eta
sarreren eta bidalketen administrazio-kudeaketa egitea.
• Eskura dauden baliabideen eta espazioen
aprobetxamendu egokia eta salgaien integritatea bermatuko duten
baldintzetan antolatzea salgaiak biltegian, betiere ezarritako
prozedurei jarraituta.
• Herrialdeen arteko eta garraio-moduen arteko salgaien
eta/edo bidaiarien iragaitza edo garraioa bermatuko duten
administrazio-kudeaketak egitea, eta kasuak kasu beharrezkoak diren
dokumentuak kontrolatzea, aplikatzekoa den eta indarrean dagoen
araudira eta jasotako zehaztapenetara egokitzen direla egiaztatuta.
• Kobratzeko eta ordaintzeko bideak eta nazioarteko
bermeak eta abalak kudeatzea, eta, horretarako, indarrean dagoen
nazioarteko araudian oinarritzen diren nazioarteko
merkataritza-kontratuetan ezarritako baldintzen arabera
beharrezkoak diren dokumentuak aztertzea.
• Ahoz zein idatziz arin komunikatzea nazioarteko
merkataritza-eragiketetan esku hartzen duten eragile eta organismo
guztiekin.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Kanpo-merkataritzako teknikaria.
• Finantza- eta aseguru-erakundeen eragiketetako
teknikaria.
• Nazioarteko merkataritzako laguntzailea edo albokoa.
• Nazioarteko merkataritzako agentea.
• Nazioarteko marketineko teknikaria.
• Nazioarteko salmentako teknikaria.
• Garraio-kudeatzailea.
• Ontzi-kontsignatarioa.
• Logistikako operadorea.
• Garraioaren logistikako teknikaria.
• Logistikako koordinatzailea.
• Alderantzizko logistikako teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan
egingo du lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta
pribatuaren sektoreko enpresetan, nazioarteko merkataritzako
jarduerak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta haien
inguruan aholkatzeko funtzioak betez.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
(198 o.)
• Merkatuen informazio-sistema. (80 o.)
• Nazioarteko marketina. (140 o.)
• Nazioarteko negoziazioa. (100 o.)
• Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa.
(198 o.)
• Nazioarteko finantzaketa. (100 o.)
• Biltegiratzeko logistika. (132 o.)
• Salgaien nazioarteko garraioa. (198 o.)
• Nazioarteko ordainbideak. (100 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Nazioarteko merkataritza digitala. (80 o.)
• Nazioarteko merkataritzako proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak