Lanbide-arloak

Merkataritza eta marketina - COM

Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila

MERKATARITZA ZERBITZUETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

     a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
     b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
     c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.

2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
     b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
     c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) 16 urte baino gehiago izatea.
     b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.

 

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Biltegian salgaiak hartzea eta sarrerak erregistratzea, betiere manipulazioko eta kontserbazioko baldintzen eta ezaugarrien arabera etiketatuta eta kodetuta.
• Salgaien eta/edo produktuen zenbaketak eta inbentarioak egitea, eta informazioa kontrol-dokumentuetan eta izakinen kontrolerako informatika-aplikazioetan erregistratzea.
• Salgaietako informazioa eguneratuta mantentzea -zuzkidura-gabetzeak, hutsuneak eta gorabeherak hautemanez- eta informazio hori lehenbailehen nagusiei transmititzea.
• Salgunean animazio-elementuak jartzea eta produktuak erakusleihoetan eta linealetan antolatzea, jarraibideei jarraituta, eta, horretarako, merkataritza-irizpideak aplikatzea eta enpresaren irudia errespetatzea.
• Produktuak paketatzeko eta aurkezpen erakargarriak egiteko teknikak aplikatzea, produktuak salgunean sustatzeko eta enpresaren irudia transmititzeko.
• Lan-aginduen araberako salgaiak eta produktuak hautatzea, salgaiak kontrolatzeko eta pisatzeko tresnak erabilita, betiere eskaerak finkatutako denboran eta ezarritako moduan prestatzeko.
• Eskaera-unitateak enbalatzea eta etiketatzea, enbalatzeko eta etiketatzeko tresneria eta baliabideak erabilita, betiere azken helmugara arte eskaeraren kontserbazioa eta egonkortasuna ziurtatzeko.
• Une oro helburu den publikoarekin eraginkortasunez komunikatzea, balizko bezeroari arreta ematean kortesiazko arauak erabiliz eta enpresaren irudi korporatiboa transmitituz.
• Laneko eremua, altzariak, beira-arasak eta erakusleihoak garbi eta txukun mantentzea bere jardueraren barruan.
• Informatika-terminaletan datuak eta testuak zuzen eta azkar sartzea.
• Telefonia-tresneria erabiltzea, deiak eta mezuak doitasunez jaso, banatu eta helarazita.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Saltokiko saltzailearen laguntzailea.
• Salguneko animazioko laguntzailea.
• Salmentako laguntzailea.
• Salmenta-sustapeneko laguntzailea.
• Birjarpeneko langilea.
• Kobratze-langilea edo kutxazaina.
• Eskaeretako langilea.
• Harrerako eta bidalketako eskorgaria.
• Harreretako eta bidalketetako zenbatzailea.
• Logistikako langilea.
• Informazioko laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Merkataritza eta marketina; Administrazioa eta kudeaketa; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza;  Beira eta Zeramika; eta Arte grafikoak).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura egiten du lan merkataritza-banaketako enpresetan -handizkarietan (erosketa-zentraletan, hornidura-azoka zentraletan, "cash and carry" gisakoetan, eta abar) zein txikizkarietan (dendetan, supermerkatuetan, hipermerkatuetan eta salgune handietan)-, merkataritza-banaketako zentroetan eta beste produkzio-sektore batzuetako enpresetako biltegietan eta merkataritza-sailetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Merchandisingeko oinarrizko teknikak. (198 o.)
• Biltegiko lan osagarriak. (132 o.)
• Datuen tratamendu informatikoa. (192 o.)
• Bulegotikako oinarrizko aplikazioak. (132 o.)
• Bezeroentzako arreta. (99 o.)
• Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea. (66 o.)
• Saltzeko teknikak eta saldu osteko segimendua. (72 o.)
• Merkataritzako erakusleiho-apainketa, seinalegintza eta kartelgintza. (96 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika