Lanbide-arloak
Merkataritza eta marketina - COM
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Txikizkako merkataritza-negozio txiki baten
bideragarritasun-proiektua eta negozio hori bere kontura martxan
jartzeko eta eramateko proiektua egitea, eta, horretarako,
beharrezko baliabideak eskuratzea eta lege- eta
administrazio-betebeharrak betetzea, indarrean dagoen araudiaren
arabera.
• Saltoki txiki bat administratzea eta kudeatzea eta
beharrezko jarduerak eraginkortasunez eta errentagarritasunez
egitea, indarrean dagoen araudia errespetatuta.
• Produktuak eta/edo zerbitzuak hainbat
merkaturatze-bidetatik saltzea, bezeroaren tipologiarako eta
enpresak ezarritako irizpideetarako teknika egokiak erabilita.
• Merkataritza elektronikoko ekintzak egitea, eta,
horretarako, enpresaren web-orria eta Internet bidezko
gizarte-komunikazioko sistemak mantentzea, marketin digitaleko
planean definitutako enpresaren merkataritza elektronikoko
helburuak betetzeko.
• Saltokiaren merkataritza- eta administrazio-kudeaketa
egitea, betiere zereginak eta lanak automatizatzeko hardware eta
software egokia erabilita
• Merkataritza-antolakundeak marketin-planean
definitutako marketin-ekintzak gauzatzea, eta, horretarako,
bezeroen produktuen eta/edo zerbitzuen beharrak identifikatzea,
baita prezioak finkatzeko garaian esku hartzen duten faktoreak,
banaketa-kanalak eta komunikazio-teknikak ere,
merkataritza-zuzendaritzak finkatutako helburuak betetzeko.
• Bezeroarentzako arreta-planak gauzatzea, eta,
eginkizun horretan, bezeroen, kontsumitzaileen edo erabiltzaileen
gogobetetze-maila bermatuko duen kalitatezko zerbitzua mantentzeko
informazio-sistema kudeatzea.
• Bezeroekiko, erabiltzaileekiko edo
kontsumitzaileekiko harremanak ingelesez kudeatzea eta eragiketen
jarraipena egitea, egindako zerbitzuaren maila ziurtatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Saltzailea.
• Merkataritzako ordezkaria.
• Sustatzailea.
• Telesaltzailea.
• Urrutiko salmenta.
• Teleoperadorea (Call - Center).
• Bezeroarentzako informazioa eta arreta.
• Kutxazaina, birjartzailea.
• Contact-center operadorea.
• On-line edukien administratzailea.
• Dendako saltzailea.
• Saltoki txikiko kudeatzailea.
• Stocken eta biltegiaren kudeaketako teknikaria.
• Biltegiburua.
• Salgaien harrerako arduraduna.
• Salgaien bidalketako arduraduna.
• Biltegien logistikako teknikaria.
• Enpresetako bezeroentzako informazioko/arretako
teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek edozein produkzio-sektoretan egingo du
lan, merkaturatze-arloan edo saltokietako ataletan, produktuak
eta/edo zerbitzuak hainbat merkaturatze-bideren bitartez saltzeko
jarduerak egiten edo beren saltokia antolatzeko eta kudeatzeko
funtzioak betetzen.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Merkataritza-jarduerako marketina. (165 o.)
• Saltoki txiki baten kudeaketa. (168 o.)
• Biltegiko teknikak. (99 o.)
• Erosketen kudeaketa. (99 o.)
• Salmenta teknikoa. (126 o.)
• Salmenta-puntuaren dinamizazioa. (147 o.)
• Salmenta-prozesuak. (165 o.)
• Merkataritzarako informatika-aplikazioak. (165 o.)
• Merkataritza-arretako zerbitzuak. (84 o.)
• Merkataritza elektronikoa. (132 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak