Lanbide-arloak
Merkataritza eta marketina - COM
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako
enpresa bateko sailak antolatzea, enpresaren zuzendaritzak
ezarritako helburuak betetzeko beharrezko giza baliabideak eta
baliabide materialak zehaztuta.
• Garraio-planak, produkzio-planak, biltegiko
eragiketa- eta fluxu-planak eta eguneko trafikoak prestatzea eta
kudeatzea.
• Distantzia luzeko ibilbideak planifikatzea eta
banaketa-ibilbideak finkatzea, garraio-moduen konfiguraziorik onena
hautatuta.
• Hainbat herrialderen eta garraio-moduren arteko
salgaien eta/edo bidaiarien nazioarteko iragaitza eta garraioa
bermatuko duten administrazio-kudeaketak egitea.
• Garraio-zerbitzuak eta zerbitzu logistikoak sustatzea
eta hedatzea, marketin-teknikak eta -estrategiak aplikatuta.
• Garraio eta logistikako zerbitzuen salmenta-prozesua
egitea eta salmentaren ondoriozko dokumentazioa lantzea.
• Bezeroekiko harremanak kudeatzea -hala badagokio
inglesez- eta eragiketen jarraipena egitea, haien eskariak,
gertakariak eta erreklamazioak behar bezala eta egindako
zerbitzuaren maila ziurtatuta betetzeko.
• Eskura dauden baliabideen eta espazioen
aprobetxamendu egokia eta salgaien integritatea bermatuko duten
baldintzetan antolatzea salgaiak biltegian.
• Produkzio- eta banaketa-planetan materialen eta
salgaien hornikuntza egitea eta kontrolatzea, kantitatea,
kalitatea, lekua eta epeak ziurtatuta.
• Salgaien inportazio- eta esportazio-eragiketen eta
sarreren eta bidalketen administrazio-kudeaketa egitea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Bidaiariak errepidez garraiatzeko enpresetako
trafikoburua.
• Garraio-enpresaren kudeatzailea.
• Bidaiarien errepideko garraioko ikuskatzailea.
• Autobus-geltokiko burua.
• Errepideko garraioaren kudeatzailea.
• Errepideko garraioko zerbitzuen saltzailea.
• Errepideko garraioko enpresen kudeatzailea.
• Zirkulazioburua.
• Garraioetako agentea.
• Karga-agentea.
• Garraio-zerbitzuetako saltzailea.
• Atez ateko garraioko operadorea.
• Garraio-kudeatzailea.
• Ontzi-kontsignatarioa.
• Logistikako operadorea.
• Biltegiburua.
• Garraioaren logistikako teknikaria.
• Alderantzizko logistikako teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango
ditut?
Profesional honek garraioaren eta logistikaren sektoreko
enpresetan egingo du lan, bai bere kontura bai besteren kontura,
garraioko eta/edo logistikako zerbitzua planifikatzeko,
antolatzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko funtzioak betez.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Errepidean zeharreko garraiolaria.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Garraioaren eta logistikaren administrazio-kudeaketa.
(160 o.)
• Salgaien nazioarteko garraioa. (198 o.)
• Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
(198 o.)
• Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea. (140 o.)
• Biltegiratzeko logistika. (132 o.)
• Hornitzeko logistika. (80 o.)
• Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa.
(198 o.)
• Bidaiariaren garraioaren antolamendua. (80 o.)
• Salgaien garraioaren antolamendua. (140 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Garraioko eta logistikako proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
Etiketak