Lanbide-arloak
Merkataritza eta marketina - COM
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Bideragarritasun teknikoaren, ekonomikoaren zein
finantzarioaren azterlanak egitea, elikagaien saltoki txiki bat
eratzeko eta abian jartzeko.
• Jarduketa administratiboak, kudeaketakoak eta
fiskalak gainbegiratzea, eta diruzaintza planifikatzea, indarrean
dagoen araudiarekin bat etorriz, elikagaien saltoki bat kudeatzeko,
fisikoa eta onlinekoa.
• Elikagaien saltoki txiki baten merkataritzako
jardute-ildoa zehazte aldera negozio-planean finkatutako
protokoloak ezartzea eta helburu estrategikoak aplikatzea.
• Elikagaien saltoki batean marketin-planen estrategiak
ezartzea, salmenta bultzatzeko eta bezeroak fidelizatzeko.
• Salmenta-guneetan bezeroak erakartzeko eta
publizitatea egiteko elementuen muntaketa eta erakusketa
gainbegiratzea, bai eta elikagai galkorrena eta ez-galkorrena ere,
erosketa sustatzeko.
• Elikagaien saltokietako logistika kudeatzea, izan
saltoki fisikoak edo onlinekoak, hornitzaileen,
elikagai-horniduraren, izakinen eta banaketaren koordinazioa
bermatzeko.
• Elikagaiak haien ezaugarriak kontuan hartuta
manipulatzen eta kontserbatzen direla gainbegiratzea, osasun- eta
higiene-egoera ona eta laneko arriskuen prebentzioa bermatzeko, bai
eta elikagaien segurtasuna bermatzeko ere.
• Elikagai freskoen zatiketa gainbegiratzea, bai eta
haragiaren eta arrainaren produktu eratorrien prestaketa ere,
kontuan hartuta zer pieza erabiltzen den, zer helburu duen eta
bezeroak zer eskatu duen, eta, horretan, elikagaien kalitatea eta
segurtasuna bermatzeko jarraibideak betetzea.
• Merkataritza-arreta eta elikagaien salmenta
gainbegiratzea, izan fisikoa edo onlinekoa, produktuaren
ezaugarriei eta bezeroaren beharrei moldatuz eta bezeroa babesteko
araudia aplikatuz.
• Elikagaien onlineko saltoki bat koordinatzea eta
kudeatzea, marketin digitaleko planetan jarritako helburuak
lortzeko.
• Elikagaien saltoki txiki baten jardunari lotutako
dokumentazioa bide informatikoak baliatuz kudeatzea, izan saltoki
fisikoa edo onlinekoa, bezeroaren beharrei eta eskakizunei ez ezik,
enpresaren helburuei erantzuteko.
• Bezero, erabiltzaile edo kontsumitzaileekiko
harremanak ingelesez kudeatzea, eta, emandako zerbitzuaren maila
egokia izan dela ziurtatzeko, eragiketen jarraipena egitea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Elikagaien merkataritza-esparrua, fisikoa zein
onlinekoa, edozein enpresatan edo erakundetan, txikizkako
elikagaien saltokietan edo merkataritza-gune handietako atal
espezifikoetan, norberaren kontura edo besteren kontura.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Elikagaien saltokien arduraduna.
• Elikagaien saltokiko ataleko/aretoko/departamentuko
arduraduna.
• Elikagaien saltoki txikien kudeatzailea.
• Elikagaien onlineko saltokien arduraduna.
• Elikagaien merkataritza-aholkularia.
• Elikagaien saltzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Errege-dekretu honetan lanbide-moduluetarako ezarritako
prestakuntzaren bidez, elikagaiak manipulatzeko izan beharreko
ezagutza-maila bermatzen da.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Elikagai-negozio txikiak eratzea. (132 o.)
• Elikagai-saltegien marketina. (132 o.)
• Elikagai-saltegietako salmenta-puntua dinamizatzea.
(105 o.)
• Arreta komertziala elikagai-negozioetan. (126 o.)
• Elikagaien segurtasuna eta kalitatea merkataritzan.
(84 o.)
• Elikagai freskoak eta eraldatuak prestatzea eta
egokitzea. (210 o.)
• Elikagaien logistika. (165 o.)
• Merkataritza elektronikoa elikagai-negozioetan. (132
o.)
• Bulegotika elikagai-saltegietan aplikatua. (132 o.)
• Elikagai-saltegi baten kudeaketa. (165 o.)
• Ingelesa. (132 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 01/12/2023
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
Etiketak