Lanbide-arloak

Kimika - QUI

Heziketa-zikloak > Goi-maila

PRODUKTU FARMAZEUTIKOAK, BIOTEKNOLOGIKOAK ETA ANTZEKOAK FABRIKATZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Lan-eremuak eta zerbitzu osagarriak antolatzeko eta mantentzeko, produktuaren kalitatea ziurtatuta.
• Produkzio-prozesuko jarduera guztietan ingurumena babesteko arauak eta laneko arriskuen prebentziokoak betetzeko.
• Produktuaren kalitatea eta trazabilitatea bermatzeko, produkzio-prozesuko dokumentazioa eta datuen erregistroa kudeatuta.
• Zerbitzu eta instalazio osagarriek beharrezko lan-baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.
• Fabrikazio-prozesuko eragiketak egiteko, tresneriaren funtzionamendua, abiaraztea eta geldiaraztea gainbegiratuta.
• Farmazia-produktuak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko prozesuak kontrolatzeko, haien eraginkortasuna eta iraunkortasuna ziurtatuta.
• Fabrikazio-prozesuan esku hartzen duten produktuen ezaugarriak zehazteko.
• Interes bioteknologikoko organismoak, metabolitoak eta makromolekulak identifikatzeko, teknika bioteknologikoak aplikatuta.
• Produkzio-prozesuan behar diren datu bioteknologikoak lortzeko, datu-baseak eta informatika-programak erabilita.
• Produktu bioteknologikoak lortzeko, hazkuntza-teknikak eta bereizteko eta arazteko metodoak aplikatuta.
• Farmazia-produktuak eta antzekoak lortzeko, teknika fisiko-kimikoak eta galenikoak erabilita.
• Produktuak egokitzeko eragiketak egiteko, prozesuaren trazabilitatea ziurtatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Produktu kimikoak fabrikatzeko eta egokitzeko makinen operadoreen arduraduna.
• Produkzio-arloko gainbegiratzailea.
• Egokitzeko arloko gainbegiratzailea.
• Plangintza-arloko gainbegiratzailea.
• Arloko koordinatzailea.
• Erreaktoreko/biorreaktoreko taldeburua.
• Kontrol-teknikaria.
• Biltegiko koordinatzailea.
• Fabrikazio-arduraduna.
• Produktu bioteknologikoak erauzteko eta arazteko prozesuetako taldeburua.
• Bioteknologiako areto zuriko taldeburua.
• Prozesu-arloko eta bioteknologia-zerbitzuko gainbegiratzailea.
• Prozesu bioteknologikoetako segurtasun-gainbegiratzailea.

Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

 

Profesional honek izaera publiko edo pribatuko farmazia-enpresetan, bioteknologikoetan eta antzekoetan egiten du lan. Enpresa horietan, sendagaiak eta osasun-produktuak, kosmetikoak eta elikagai jakin batzuk, farmazia-formak eta antzekoak, hala nola kosmetikoak, lurrinak, produktu dietetikoak, belar-dendakoak edo elikagai bereziak eta drogeriakoak produzitzeko edo egokitzeko arloetan garatuko du bere lana. Halaber, produktu bioteknologikoak lortzen lan egin dezake, bai jarduera nagusitzat organismo bizidunak edo horien osagaiak erabiltzea duten sektoreetan, eta bai jarduera nagusia ez izan arren, produktu eta prozesu batzuen gainean produkzio-teknika bioteknologikoak erabiliz berritzeko aukera izan dezaketen beste zenbaitetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko antolamendu- eta kudeaketa-lana. (99 o.)
• Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen kalitate-kontrola. (160 o.)
• Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen eragiketak. (198 o.)
• Bioteknologiako printzipioak. (154 o.)
• Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen segurtasuna. (99 o.)
• Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen arlo eta zerbitzu laguntzaileak. (165 o.)
• Produkzio bioteknologikoko teknikak. ((120 o.)
• Produkzio farmazeutikoko eta antzeko produkzioetako teknikak. (140 o.)
• Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen araudia eta kontrola. (80 o.)
• Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak egokitzea eta biltegiratzea. (66 o.)
• Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa. (99 o.)
• Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika