Lanbide-arloak
Kimika - QUI
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Laborategi bateko tresneria muntatzeko eta instalazio
osagarriak prest jartzeko eta, horretarako, beharrezko baliabideak
eta bitartekoak hautatzeko eta lan-prozedurei jarraitzeko.
• Tresneria abian jartzeko eta tresneriaren eta
zerbitzu osagarrien eraginkortasuna eta materia eta produktuen
erabilgarritasuna egiaztatzeko, ezarritako prozedurei jarraiki.
• Beharrezko nahasteak eta disoluzioak prestatzeko,
kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-segurtasunari
buruzko arauak beteta.
• Laginak hartzeko, horien izaera eta xedea kontuan
izanik eta ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Lagina analisirako prestatzeko eta, eginkizun
horretan, prozedura normalizatuei jarraitzeko eta erabili beharreko
teknikara egokitzeko.
• Materialen saiakuntzak edo saiakuntza fisikokimikoak
egiteko, prozedura normalizatuei jarraituta eta kalitateari,
arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak
beteta.
• Analisi kimikoak edo mikrobiologikoak egiteko,
prozedura normalizatuei jarraituta eta kalitateari, arriskuen
prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteta.
• Laborategiko biltegia kudeatzeko, sortzen diren
beharren berri emateko eta kalitateari, arriskuen prebentzioari eta
ingurumen-babesari buruzko arauak betetzeko.
• Produktuak txukuntasun- eta garbitasun-baldintzetan
biltegiratzeko, sute-arriskuak, leherketak edo kutsadura saihesteko
arrisku-arauak beteta.
• Hondakinak tratatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta
kudeatzeko, ezarritako prozedurei jarraituta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Laguntzailea, operadorea edo teknikaria
kimika-laborategietan, industria kimikoetan, elikagaien
industrietan, ingurumen-sektorean, transformazio-industrian,
farmazia-industrian, lehengaien eta produktu burutuen arloan, gaien
kontrolean eta harreran, prestakuntza- eta ikerketa-zentroetan,
materialen kalitate-kontrolean, metalurgian eta galvanoteknian,
fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetan eta elikagaien
mikrobiologian, ingurumenekoan, farmazeutikoan eta uretakoan.
• Zerbitzu osagarrien, ekipamenduaren eta biltegiaren
mantentze-lanetako operadorea.
• Lagin-hartzailea eta landako-saiakuntzak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek saiakuntza fisikoak, fisikokimikoak eta
mikrobiologikoak egin behar dituzten eta kalitate-kontrolera
bideratutako tresneria eta instalazio osagarriak operatibo mantendu
behar dituzten hainbat sektoretako enpresetan eta laborategietan
egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Kimika aplikatua. (231 o.)
• Laginketa eta laborategiko eragiketa unitarioak. (198
o.)
• Proba fisiko-kimikoak. (147 o.)
• Laborategiko zerbitzu osagarriak. (99 o.)
• Laborategiko segurtasuna eta antolakuntza. (99 o.)
• Mikrobiologia eta biokimikako oinarrizko teknikak.
(165 o.)
• Analisi kimikoko eragiketak. (231 o.)
• Material-saiakuntzak. (84 o.)
• Laborategiko biltegiratzea eta banaketa. (66 o.)
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak