Lanbide-arloak

Kimika - QUI

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

LABORATEGI OPERAZIOETAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Laborategi bateko tresneria muntatzeko eta instalazio osagarriak prest jartzeko eta, horretarako, beharrezko baliabideak eta bitartekoak hautatzeko eta lan-prozedurei jarraitzeko.
• Tresneria abian jartzeko eta tresneriaren eta zerbitzu osagarrien eraginkortasuna eta materia eta produktuen erabilgarritasuna egiaztatzeko, ezarritako prozedurei jarraiki.
• Beharrezko nahasteak eta disoluzioak prestatzeko, kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-segurtasunari buruzko arauak beteta.
• Laginak hartzeko, horien izaera eta xedea kontuan izanik eta ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Lagina analisirako prestatzeko eta, eginkizun horretan, prozedura normalizatuei jarraitzeko eta erabili beharreko teknikara egokitzeko.
• Materialen saiakuntzak edo saiakuntza fisikokimikoak egiteko, prozedura normalizatuei jarraituta eta kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteta.
• Analisi kimikoak edo mikrobiologikoak egiteko, prozedura normalizatuei jarraituta eta kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteta.
• Laborategiko biltegia kudeatzeko, sortzen diren beharren berri emateko eta kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzeko.
• Produktuak txukuntasun- eta garbitasun-baldintzetan biltegiratzeko, sute-arriskuak, leherketak edo kutsadura saihesteko arrisku-arauak beteta.
• Hondakinak tratatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta kudeatzeko, ezarritako prozedurei jarraituta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Laguntzailea, operadorea edo teknikaria kimika-laborategietan, industria kimikoetan, elikagaien industrietan, ingurumen-sektorean, transformazio-industrian, farmazia-industrian, lehengaien eta produktu burutuen arloan, gaien kontrolean eta harreran, prestakuntza- eta ikerketa-zentroetan, materialen kalitate-kontrolean, metalurgian eta galvanoteknian, fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetan eta elikagaien mikrobiologian, ingurumenekoan, farmazeutikoan eta uretakoan.
• Zerbitzu osagarrien, ekipamenduaren eta biltegiaren mantentze-lanetako operadorea.
• Lagin-hartzailea eta landako-saiakuntzak.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek saiakuntza fisikoak, fisikokimikoak eta mikrobiologikoak egin behar dituzten eta kalitate-kontrolera bideratutako tresneria eta instalazio osagarriak operatibo mantendu behar dituzten hainbat sektoretako enpresetan eta laborategietan egiten du lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Kimika aplikatua. (231 o.)
• Laginketa eta laborategiko eragiketa unitarioak. (198 o.)
• Proba fisikokimikoak. (147 o.)
• Laborategiko zerbitzu osagarriak. (99 o.)
• Laborategiko segurtasuna eta antolamendua. (99 o.)
• Mikrobiologiako eta biokimikako oinarrizko teknikak. (165 o.)
• Analisi kimikoko eragiketak. (231 o.)
• Materialen saiakuntzak. (84 o.)
• Biltegiratzea eta laborategiko banaketa. (66 o.)
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies