Lanbide-arloak

Kimika - QUI

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

KIMIKAGINTZAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Produktu kimikoak lortzeko eta transformatzeko prozesuetan oinarrizko eragiketak eta kontrolekoak egitea. Eginkizun horretan, sistemak, tresneria eta zerbitzu osagarriak eraginkor mantenduko dira, prozesuaren aldagaiak kontrolatuta, produktuaren kalitatea ziurtatzeko.

Profesional hau gai izango da:
• Tresneria abian jartzeko.
• Makinekin, tresneriarekin eta instalazioekin lan egiteko.
• Prozesu kimikoa egiteko, nahasteak, disoluzioak, bereizketak eta oinarrizko beste eragiketa batzuk eginda.
• Fabrikazio-prozesurako materialak hartzea, banatzea, biltegiratzea eta erregistratzea.
• Prozesua kontrolatzeko, aldagaien balioak egiaztatuta.
• Produktuaren kalitatea egiaztatzeko, prozesu-orrian definitutako oinarrizko saiakuntzak eginda.
• Biltegiratzea eta bidalketa kontuan izanik, produktua egokitzeko.
• Azpiproduktuen eta hondakinen sorrera minimizatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Profesional honek kimika-sektoreko enpresetan egiten du lan, produkzioko, harrerako, igorpen edo bidalketako, egokitzapeneko, hornikuntza logistikoko, energiako eta zerbitzu osagarrietako arloetan, hala oinarrizko kimikaren nola kimika transformatzailearen azpisektorean.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Tratamendu kimikoko instalazioetako operadore nagusia.
• Hausteko, birrintzeko eta substantzia kimikoak nahasteko makinen operadorea.
• Osagarri fotografikoak eta zinematografikoak fabrikatzeko makinen operadorea.
• Tratamendu kimiko termikoko instalazioetako operadorea.
• Kimika-instalazioetako energia sortzeko instalazioetako eta eragiketa osagarrien instalazioetako operadorea.
• Urak tratatzeko instalazioetako operadoreak.
• Substantzia kimikoak iragazteko eta bereizteko tresneriaren operadorea.
• Destilazioko eta erreakzio kimikoko tresneriaren operadorea.
• Ongarriak fabrikatzeko tresneriaren operadoreak.
• Urak iragazteko, bereizteko eta arazteko tresneriaren operadorea.
• Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegietako operadorea.
• Produktu kimikoak fabrikatzeko makinen operadoreen arduraduna.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Galdaretako industria-operadorea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Parametro kimikoak. (132 o.)
• Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak. (231 o.)
• Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak. (198 o.)
• Prozesu kimiko industrialen kontrola. (147 o.)
• Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak. (231 o.)
• Kimika-industrian materialak garraiatzea. (165 o.)
• Uren tratamendua. (189 o.)
• Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. (126 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies