Lanbide-arloak
Kimika - QUI
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Produktu kimikoak lortzeko eta transformatzeko prozesuetan
oinarrizko eragiketak eta kontrolekoak egitea. Eginkizun horretan,
sistemak, tresneria eta zerbitzu osagarriak eraginkor mantenduko
dira, prozesuaren aldagaiak kontrolatuta, produktuaren kalitatea
ziurtatzeko.
Profesional hau gai izango da:
• Tresneria abian jartzeko.
• Makinekin, tresneriarekin eta instalazioekin lan
egiteko.
• Prozesu kimikoa egiteko, nahasteak, disoluzioak,
bereizketak eta oinarrizko beste eragiketa batzuk eginda.
• Fabrikazio-prozesurako materialak hartzea, banatzea,
biltegiratzea eta erregistratzea.
• Prozesua kontrolatzeko, aldagaien balioak
egiaztatuta.
• Produktuaren kalitatea egiaztatzeko, prozesu-orrian
definitutako oinarrizko saiakuntzak eginda.
• Biltegiratzea eta bidalketa kontuan izanik, produktua
egokitzeko.
• Azpiproduktuen eta hondakinen sorrera minimizatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Profesional honek kimika-sektoreko enpresetan egiten
du lan, produkzioko, harrerako, igorpen edo bidalketako,
egokitzapeneko, hornikuntza logistikoko, energiako eta zerbitzu
osagarrietako arloetan, hala oinarrizko kimikaren nola kimika
transformatzailearen azpisektorean.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Tratamendu kimikoko instalazioetako operadore
nagusia.
• Hausteko, birrintzeko eta substantzia kimikoak
nahasteko makinen operadorea.
• Osagarri fotografikoak eta zinematografikoak
fabrikatzeko makinen operadorea.
• Tratamendu kimiko termikoko instalazioetako
operadorea.
• Kimika-instalazioetako energia sortzeko
instalazioetako eta eragiketa osagarrien instalazioetako
operadorea.
• Urak tratatzeko instalazioetako operadoreak.
• Substantzia kimikoak iragazteko eta bereizteko
tresneriaren operadorea.
• Destilazioko eta erreakzio kimikoko tresneriaren
operadorea.
• Ongarriak fabrikatzeko tresneriaren operadoreak.
• Urak iragazteko, bereizteko eta arazteko tresneriaren
operadorea.
• Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegietako
operadorea.
• Produktu kimikoak fabrikatzeko makinen operadoreen
arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Galdaretako industria-operadorea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Parametro kimikoak. (132 o.)
• Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak. (231 o.)
• Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak. (198 o.)
• Prozesu kimiko industrialen kontrola. (147 o.)
• Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko
eragiketak. (231 o.)
• Kimika-industrian materialak garraiatzea. (165 o.)
• Uren tratamendua. (189 o.)
• Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak. (126
o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak