Lanbide-arloak
Kimika - QUI
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Prozesu kimikoko plantetako eta energiaren baterako
sorkuntzako plantetako eragiketak eta lotzen diren zerbitzu
osagarrietako eragiketak antolatzea eta kontrolatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Produktu kimikoak lortzeko, ezarritako zehaztapenen
araberako formulazio- eta transformazio-eragiketak aplikatuta.
• Eguneroko lana eta material-fluxua produkzioaren
plangintzaren arabera koordinatzeko.
• Prozesua abian jartzeko eragiketen osotasuna
koordinatzeko, tresneria eta zerbitzu osagarriak sinkronizatuta.
• Tresneriaren eta instalazioen eraginkortasuna eta
segurtasuna bermatzeko.
• Prozesuaren aldagaiak kontrolatzeko eta, hala,
produkzioa kantitatean, kalitatean eta denboran ziurtatzeko.
• Prozesuaren trazagarritasuna bermatzeko eta,
horretarako, dokumentazioa eta datuen erregistroa ezarritako
kalitate-protokoloen arabera kudeatzeko.
• Produktuen birziklatzea, energia-aurrezpena eta
hondakinen eta zaborren minimizazioa kontrolatzeko, eta
kutsatzaileen tratamenduak gainbegiratzeko.
• Ingurumena mantentzen eta babesten laguntzen duten
ingurumen-jardunak antolatzeko fabrikazio-prozesuan.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Kimikaren sektorean, betiere kimika-planten,
energiaren baterako sorkuntzako planten eta zerbitzu osagarrien
produkzio-arloetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Kimika-instalazioko arduraduna.
• Produktu kimikoak fabrikatzeko, transformatzeko eta
egokitzeko makinetako eragiketen arduraduna.
• Energia ekoizteko arloko gainbegiratzailea.
• Zerbitzu osagarrien arloko gainbegiratzailea.
• Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegietako
gainbegiratzailea.
• Tratamendu kimikoko instalazioetako taldeburua.
• Kimika-industrietako biltegietako taldeburua.
• Kimika-industrietako tanga-parkeetako burua.
• Kontrol-sistemen gainbegiratzailea.
• Kontrol-gelako gainbegiratzailea.
• Transformazio-kimikako instalazioetako arloko
gainbegiratzailea.
• Egokitzeko arloko gainbegiratzailea.
• Formulazioko arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Galdaretako industria-operadorea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa. (132
o.)
• Solidoen eta fluidoen garraioa. (132 o.)
• Energia sortzea eta berreskuratzea. (180 o.)
• Kimika-industriako oinarrizko eragiketak. (198 o.)
• Erreaktore kimikoak. (140 o.)
• Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola. (180
o.)
• Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa.
(132 o.)
• Nahasteak formulatzea eta prestatzea. (132 o.)
• Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea. (99
o.)
• Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa. (66 o.)
• Kimika-prozesuko industrietako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak