Lanbide-arloak
Kimika - QUI
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
1.400 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Ingurumen-babes kimikoko neurriak eta bitartekoak
antolatzeko eta kudeatzeko.
• Atmosferarako isuriak kontrolatzeko.
• Hondakin solidoak kontrolatzeko.
• Hondakin-uren tratamendua kontrolatzeko.
• Lan kimikoan segurtasun-arauak betetzeko eta
ingurumen-higiene kimikoa kontrolatzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Kimikaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko
enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor
dezakezu.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Laborategietako ur-analista.
• Paper-industriako lehengoratze-arduraduna.
• Fabrikazioko ingurumen-segurtasuna.
• Profil hau uren arazketan, hondakinen birziklatzean
eta atmosferarako kutsatzaileen isuria kontrolatzean espezializa
daiteke.
Profesional honek honako arlo hauetan egin dezake
lan:
• Hiri-, industria- eta hondakin-uren arazketan.
• Kutsaduraren kontrolean: atmosferarako isuriak,
zarata eta bibrazioak.
• Hiri-, industria- eta nekazaritza-hondakinen
birziklatzean, tratamenduan eta kontrolean.
Jarduera hori honelako enpresetan egin daiteke:
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Ingurumen-babesaren antolamendua eta kudeaketa. (150
o. oinarrizkoak - 150 o. finkoak)
• Atmosferarako isurien kontrola. (95 o. oinarrizkoak -
120 o. finkoak)
• Hondakinen kontrola. (110 o. oinarrizkoak - 130 o.
finkoak)
• Ur-arazketa. (204 o. oinarrizkoak - 265 o. finkoak)
• Segurtasun kimikoa eta industria-higienea. (95 o.
oinarrizkoak - 115 o. finkoak)
• Lan-giroko harremanak (LGH) (60 o. oinarrizkoak - 60
o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o.
oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Hizkuntza teknikoa. (40 o. oinarrizkoak - 60 o.
finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (40 o.
oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak -
400 o. finkoak)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak