Lanbide-arloak
Kimika - QUI
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Metal-eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko
goi-mailako teknikaria.
• Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
894 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Material metalikoen eta kasuan kasuko saiakuntza
ez-suntsitzaileen bidez soldatutako junturen ikuskapena
planifikatzea, gauzatzea eta gainbegiratzea, kalitateari, laneko
arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko
espezifikazioak betez.
Profesional hau gai izango da:
• Ekipoak puntuan jartzea, baita saiakuntzak
eraginkortasunez eta espero den epean egiteko behar diren gailuak
eta materialak aukeratzea ere.
• Saiakuntza ez-suntsitzaileak egitea eta
gainbegiratzea segurtasun-neurriak hartuta eta kalitate-
espezifikazioei jarraituta.
• Saiakuntzak egitean erabili beharreko ekipoak egoera
onean daudela egiaztatzea, eta behar diren egiaztapen guztiak
egitea lortutako emaitzek jardueran eskatzen diren kalitate-mailak
betetzen dituztela ziurtatzeko.
• Zehaztasunez jakinaraztea saiakuntzen emaitzetatik
abiatuta lortutako ondorioak, ahozko edo idatzizko txosten baten
bidez, eta beharrezkoak diren dokumentu teknikoak eginez.
• Egindako lanen kalitatea eta doitasuna bermatzea,
erantzukizuna onartuta eta bere egitekoak pertsonen segurtasunerako
daukan garrantziaz jabetuta.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Saiakuntza ez-suntsitzaileen operadorea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide-titulu hau duenak galdaragintzako eta egiturako
produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan egiten
du lan, industria-sektorearen barruko eraikuntza metalikoen,
hodien, aeronautikaren eta ontzigintzaren azpisektoreekin lotuta.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Materialak eta kalitatea produktu metalikoen
fabrikazioan. (120 o.)
• Saiakuntza ez-suntsitzaileak gainazaleko eta
gainazalpeko akatsak detektatzeko. (224 o.)
• Saiakuntza ez-suntsitzaileak barne-akatsak
detektatzeko. (320 o.)
• Laneko arriskuak, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko
sistema integratuak. (110 o.)
• Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia
pertsonalen garapena. (120 o.)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Familien espezializazio-programak argitaratzea: Informatika eta Komunikazioak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/12/2023
Etiketak