Lanbide-arloak
Lanbide-arlo honek era askotako azpisektoreak hartzen ditu, esate baterako oinarrizko kimikarena, zeinetan funtsean eskala handian ekoizten baita eta eskuarki beste produkzio-prozesu batzuetarako lehengaiak lortzen baitira. Farmazia-produktuen eta antzekoen fabrikazioan, ekarpen bioteknologiko garrantzitsuarekin, dosifikatzeko eta egokitzeko eragiketa delikatuak egiten dira maiz.
Polimeroak transformatzeko industria eta paper-orea, papera
eta kartoia egitekoa lanbide-arlo honen barruan dauden beste
azpisektore batzuk dira.
Gaur egun, balio erantsi handiagoa duten, ingurumena gehiago
errespetatzen duten eta prozesu teknologiko sofistikatuagoak eta
seguruagoak erabiltzen dituzten produktuetarantz bideratzen da
kimikaren sektorea. Horretarako ezinbestekoa da kualifikazioen
batez besteko lanbide-maila igotzea eta langileen balio-aniztasun
handiagoa erdiestea.
Familiako tituluen eskema orokorra: Kimika
Baliozkotzeei buruzko taula orientagarria: Kimika
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
GMHZ (LH) dela-eta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak
(Lanbide Heziketako titulazioen eta graduko unibertsitate titulazioen kredituak aitortzea)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak