Lanbide-arloak

Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

ZALDI-JARDUERETAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Zaldi-azienda elikatzea, haren ekoizpen-fase bakoitzean edo garatzen duen jarduera bakoitzean behar dituen produktuak eta bitartekoak erabiliz.
• Zaldi aziendari osasun-jarduera laguntzaileak eta lehen laguntzak ematea, ezarritako protokoloen arabera.
• Zaldi-aziendaren mantentze fisikoa eta higienea gauzatzea, lanerako jarraibideak interpretatuz.
• Aurrerakoen hazkuntzan, zaldi-azienda otzantzea eta prestatzea, teknikak aplikatuz eta ezarritako bitartekoak erabiliz.
• Ugalketa-prozesuaren faseetako bakoitzeko hazteko azienda gobernatzea, langile espezializatuen jarraibideen arabera.
• Zaldi-azienda erakustaldietan, enkanteetan eta lehiaketetan aurkeztea, prestatzeko eta egokitzeko teknikak analizatuz.
• Zaldi-aziendarako instalazioak muntatzea eta mantentzea, eta, eginkizun horretan, instalazio-planoetan eta mantentze-lanen eskuliburuetan definitutako zehaztapenak irizpide teknikoarekin aztertzea.
• Zaldi-azienda ferratzeko oinarrizko eragiketak egitea, beharrezkoak diren baliabide materialak eta erremintak erabiliz.
• Zaldiz ibiltzea, oinarrizko ekitazio-teknikak ondo ezagututa.
• Zaldikoen oinarrizko heziera egitea, kasuan-kasuan egokiak diren maneiu-teknikak erabiliz eta abereen ongizatea bereziki zainduz.
• Zaldi-aziendaren promozioa eta, hala badagokio, salmenta egitea, marketineko oinarrizko teknikak aplikatuz.
• Lurzoru desberdinetan zaldizko ibilbideak diseinatzea, jolas- eta olgeta-izaerako helburuak eta ingurumenari dagozkionak kontuan izanik.
• Pertsonak zaldizko ibilbideetan eta jardueretan gidatzea eta dinamizatzea, animazio-teknikak aplikatuz eta segurtasun-baldintzak betez.
• Zaldizkoei lehen laguntzak emateko oinarrizko teknikak aplikatzea, istripua edo larrialdia gertatuz gero, betiere ezarritako protokoloaren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zaldi-hazkuntzako langilea.
• Zaldi-azienda eta haren instalazioak zaintzeko eta maneiatzeko langilea.
• Zaldi-heziketako langilea zaldien abeltzaintzako ustiategietan.
• Zaldi-heziketako langilea zaldi-azienda trebatzeko eta entrenatzeko zentroetan.
• Zaldi-heziketako langilea garañoen geldialdietan, hautaketako eta testaketako zentroetan eta behor-taldeetan.
• Zaldi-sektorearekin lotutako zerbitzu-enpresetako langilea.
• Zaldi-aziendaren ferratzaile-laguntzailea.
• Kanpamenduetako begiralea.
• Zaldiz egiteko ibilbideetako gidaritza.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional horrek bere lanbide-jarduera garatzen du bai zaldien ekoizpenean, trebakuntzan, hezieran, ibileran eta erakustaldietan diharduten enpresetan bai naturako jolas-jardueren eta turismo aktiboaren edo abentura-turismoaren esparrukoetan, era guztietako erabiltzaileentzat eta askotariko lurzoruetan, zaldizko ibilbideen programazioaren, antolakuntzaren, garapenaren, jarraipenaren eta ebaluazioaren arloetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zaldien elikadura, maneiu orokorra eta lehen laguntzak. (50 o.)
• Zaldien mantentze fisikoa, zaintzak eta higienea. (50 o.)
• Ekidoen ugalketa, hazkuntza eta aurrerakoen hazkuntza. (90 o.)
• Ekidoak ferratzea. (85 o.)
• Zaldikoak sokaz otzantzea eta heztea. (130 o.)
• Trebatzea. (90 o.)
• Ekitazio-teknikak. (90 o.)
• Zaldi-aziendaren erakustaldiak eta lehiaketak. (25 o.)
• Zaldi-gida. (50 o.)
• Taldeei arreta ematea. (40 o.)
• Ibilbideak antolatzea. (60 o.)
• Lehen laguntzak. (35 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika