Lanbide-arloak

Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

NATURA INGURUNEKO ETA ASTIALDIKO GIDARITZAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Natura-ingurunetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak diseinatzea, eta parte-hartzaileen ezaugarriak, egindako aurrerapena eta jarduera egingo den ingurua balioestea.
• Natura-ingurunetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak antolatzea, eta jarduerak egiteko beharrezkoak diren izapideak egitea eta baliabideak ziurtatzea.
• Jarduera egiteko beharrezkoak diren materialen eta ekipoen mantentze-lanak egitea, teknika egokienak erabilita eta ezarrita dauden protokoloei jarraituta.
• Kultura- eta aisialdiko jarduerak dinamizatzea eta partaideak parte hartzera animatzea, eta horretarako, parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitzea eta segurtasun eta arriskuen prebentzioko oinarrizko neurriak betetzea.
• Taldeak behe- eta erdi-mailako mendietako ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren dinamikara eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
• Taldeak zailtasun txikiko haitzulo eta erreka-zuloetan barrena gidatzea, beharrezkoak diren aurreratze- eta segurtasun-teknikak erabilita.
• Taldeak bizikleta-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
• Taldeak zaldi-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
• Uretan ibiltzen jakitea eta igeriketa-estiloak menderatzea.
• Taldeak idatzagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan ur-ingurune naturaletan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
• Erabiltzaileak aisiako eta abenturako instalazioetan barrena gidatzea, eta segurtasun-baldintzen berri ematea, jarduerak nola egiten dituzten kontrolatzea eta izan daitezkeen gertakizunak konpontzea.
• Taldeen ostatu-gaua eta natura-inguruneko jarraipena antolatzea, partaideen eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta, eta segurtasuna bermatzea.
• Inguruneak edo pertsonek eragin ditzakeen arrisku-egoerei aurre egiteko behar diren segurtasun-neurriak zehaztea eta hartzea, jarduera egin dadin.
• Jarduera egiten ari diren bitartean istripuak izaten dituzten partaideei oinarrizko arreta eskaintzea.
• Larrialdi-egoeretan taldea zuzentzea, segurtasun-neurriak koordinatuz edo lurreko edo uretako salbamendu-lanak eginez, eta, horretarako, erreskate- eta ebakuazio-teknikak aplikatzea eta egoera jakin horretarako egokienak diren baliabideak eta metodoak erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zaldi-ibilbideak diseinatzea gehienez ere erdi-mailako mendietaraino eta bizikleta-ibilbideak diseinatzea gehienez ere erdi-mailako mendietaraino.
• Natura-ingurunetan, gorputz-, kirol- eta jolas-jarduera gidatuak diseinatzea eta antolatzea.
• Bizikletaz egiteko ibilbide eta ekitaldietako eta zaldi-ibilbide eta -ekitaldietako prebentzioko eta segurtasuneko arduraduna.
• Behe- eta erdi-mendiko mendi-ibilietako jardueretako gidaritza, behe- eta erdi-mendiko zeharkaldia, eta nordiko motako ibilbide elurtuak elur-erraketekin.
• Zailtasun gutxiko erreka-zuloetako gidaritza.
• Zailtasun gutxiko espeleologiako gidaritza.
• Mendiko bizikletaz egiteko ibilbideetan zeharreko gidaritza.
• Zikloturismoko ibilbideetan zeharreko gidaritza.
• Zaldiz egiteko ibilbideetako gidaritza.
• Idatzagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan uretan barrena egiteko ibilbideen gidaritza.
• Kanpamentuetako, gazte-aterpeetako, udalekuetako, baserri-eskoletako eta natura-gela eta -eskoletako begiralea.
• Eskola-eremuko jardueretako begiralea.
• Aisia- eta abentura-instalazioetako begiralea.
• Soroslea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Titulua eskuratuko duten pertsonek eremu hauetan egingo dute lan: naturan egiten diren kirol- eta jolas-jardueretan, eta turismo aktiboaren, kirol- edo abentura-turismoaren alorretan, aisiako eta abenturako instalazioetan, bai eta aisialdiko gizarte- eta hezkuntza-jardueretan ere, jarduera horiek antolatzen, garatzen, dinamizatzen eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiten, eta ur-ingurune naturaletan prebentzio-, zaintza- eta erreskate-lanak egiten. Alor hauetan ere egin dezakete lan: uretan esku hartzeko unitateetan eta erreskate- eta sorospen-taldeetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ur-eremu naturaletako soroslea.
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jardueretako monitorea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zaldiketa-teknikak. (99 o.)
• Zaldi-gidaritza. (66 o.)
• Taldeentzako arreta. (66 o.)
• Ibilbideak antolatzea. (99 o.)
• Behe eta erdi-mailako mendiko gidaritza. (231 o.)
• Bizikleta-gidaritza. (165 o.)
• Astialdiko teknikak. (132 o.)
• Igeriketa-teknikak. (99 o.)
• Sorospena natura-ingurunean. (168 o.)
• Ur-ingurune naturaleko gidaritza. (147 o.)
• Maniobrak sokekin. (147 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika