Lanbide-arloak
Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
1.400 ordu.
Zer ikasiko dut? Zer egingo
dut?
Profesional hau gai izango da:
• Bezeroak mendi-bideetatik eta behe- eta erdi-mendiko
ibilbideetatik eramateko.
• Bezeroak natura-inguruneko ibilbideetatik bizikletan
eramateko.
• Bezeroak natura-inguruneko ibilbideetatik zaldiz
eramateko.
• Enpresa txiki batean administrazioaz, kudeaketaz eta
merkaturatzeaz arduratzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Profesional honek administrazioan eta organismo publikoetan
zein enpresa pribatuetan egin dezake lan, eta, berak planifikatuta,
pertsona-taldeekin -horien adina, interesak eta baldintza fisikoa
kontuan izanik- gauzatuko dituen gorputz-ekintzen eta aire zabaleko
ekintzen monitore gisa jardungo du.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Mendiko laguntzaile.
• Zaldi-turismoko gida.
• Bizikletaz egiteko ibilbideetako gida.
• Enpresa turistiko edo erakunde publiko edo pribatuen
barruan, naturan egin beharreko ekintzen sustapenerako/gidatzerako
ekintzen koordinatzailea.
• Sustapeneko/gidatzeko ekintzen sustatzailea klub edo
elkarteetan.
Mota hauetako enpresetan eta erakundeetan:
• Abentura-ekintzetako enpresak.
• Enpresa turistikoak: hotelak, kanpinak, aterpeak edo
kolonia-etxeak, mendi-aterpeak.
• Bidai agentziak.
• Parke naturalak edo zona babestuak kudeatzeko
enpresak.
• Kirol-klubak.
• Eskolak.
• Denboraldiz kanpo ekintzen eskaintza osagarria duten
eski-estazioak.
• Natur ingurunean ekintza-programak eskaintzen
dituzten erakunde publikoak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Lehorreko natur inguruneko ibilaldiak, egonaldiak eta
segurtasuna. (210 o. oinarrizkoak - 272 o. finkoak)
• Taldeak bizikletaz eramatea. (114 o. oinarrizkoak -
140 o. finkoak)
• Taldeak zaldiz eramatea eta zaldien oinarrizko
zaintza. (130 o. oinarrizkoak - 160 o. finkoak)
• Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta
merkaturatzea. (90 o. oinarrizkoak - 90 o. finkoak)
• Oinarri biologikoak, osasuna eta lehen laguntzak. (90
o. oinarrizkoak - 110 o. finkoak)
• Ezintasunak dituzten pertsonentzako gorputz-ekintzak.
(60 o. oinarrizkoak - 64 o. finkoak)
• Talde-dinamika. (60 o. oinarrizkoak - 64 o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO). (60 o.
oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko hobekuntza (KEH). (40 o.
oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak -
400 o. finkoak)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak