Lanbide-arloak

Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD

Heziketa-zikloak > Goi-maila

GORPUTZ ETA KIROL-EKINTZAK SUSTATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA (LOGSE)

Gorputz- eta kirol-ekintzak sustatzeko goi-mailako teknikaria (LOGSE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Gorputz- eta jolas-ekintzak irakasteko eta dinamizatzeko.
• Gorputz- eta kirol-ekintza eta -joko indibidualak irakasteko eta dinamizatzeko.
• Taldeko gorputz- eta kirol-ekintzak irakasteko eta dinamizatzeko.
• Tresna bidezko gorputz- eta kirol-ekintzak irakasteko eta dinamizatzeko.
• Egokitzapen fisikoaren oinarrizko ekintzak irakasteko eta dinamizatzeko.
• Astialdiko eta gizarte-heziketako enpresa txiki bat antolatzeko eta kudeatzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Gorputz- eta kirol-ekintzen sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Gorputz- eta kirol-ekintzen sustatzailea.
• Gorputz- eta kirol-ekintzen animatzailea.
• Kirol-ekintzen koordinatzailea.
• Kirol hauetako hasarazlea: atletismoa, badmintona, saskibaloia, eskubaloia, futbola, igeriketa, tenisa eta boleibola.

Mota hauetako enpresetan eta erakundeetan:
• Kirol-zerbitzuetako enpresetan.
• Kirol-patronatuetan edo udaletako kirol-erakundeetan.
• Kirol-klubetan edo elkarteetan.
• Gizarte-izaerako klubetan edo elkarteetan.
• Turismo-enpresetan: hoteletan, kanpinetan, bainu-etxeetan...
• Haien langileentzako kirol-zerbitzuak dituzten enpresa handietan.
• Geriatrikoetan edo gizarte-zentroetan.
• Kirol-federazioetan.
• Kiroletako organismo publikoetan (Aldundietan, Kirol Zuzendaritza Nagusietan, eta abar).

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ur-instalazioetako soroslea.

Prestakuntza-plana:

Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez. Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Animatzeko jokoak eta jolas-ekintza fisikoak. (100 o. oinarrizkoak - 120 o. finkoak)
• Gorputz- eta kirol-ekintza indibidualak (200 o. oinarrizkoak - 240 o. finkoak)
• Taldeko gorputz- eta kirol-ekintzak. (200 o. oinarrizkoak - 240 o. finkoak)
• Tresna bidezko gorputz- eta kirol-ekintzak. (190 o. oinarrizkoak - 240 o. finkoak)
• Oinarri biologikoak eta egokitzapen fisikoaren oinarriak. (190 o. oinarrizkoak - 200 o. finkoak)
• Astialdiko eta gizarte-heziketako enpresa txikien antolamendua eta kudeaketa. (90 o. oinarrizkoak - 120 o. finkoak)
• Lehen laguntzak eta uretako sorospena. (90 o. oinarrizkoak - 120 o. finkoak)
• Talde-dinamika eta -animazioa (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Gorputz- eta kirol-ekintzen metodologia didaktikoa. (90 o. oinarrizkoak - 100 o. finkoak)
• Ezintasunak dituzten pertsonentzako gorputz-ekintzak. (54 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO). (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko hobekuntza (KEH). (40 o. oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak - 400 o. finkoak)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies