Lanbide-arloak
Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen
ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta
-sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz,
hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.
• Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian
jartzeko kudeaketa egitea, hori sustatzeko, garatzeko eta
ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
• Gizarte- eta kirol-animazioko programetako
parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak
ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta
atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
• Banakako, taldeko, erremintako eta jolaseko gorputz-
eta kirol-ekintzen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen,
dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia
didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita
desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
• Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea,
taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen
arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.
• Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolasen bidezko
olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta
jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz,
baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
• Era guztietako parte-hartzaileentzako gorputz- eta
kirol-jarduerak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak
diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta
faseak errespetatuz.
• Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen
gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako
ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo
jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.
• Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo
-jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta
sekuentziatzea, programatutako saio edo jardueretako helburuak eta
faseak errespetatuz, eta jardueraren eta taldearen dinamikari
egokituz.
• Jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak
daudela bermatzea, beharrezkoak diren espazioak, ekipoak eta
materialak prestatuz.
• Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte
hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren
animatzailea.
• Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta
jolas-jardueren animatzailea.
• Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta
pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren
koordinatzailea.
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko
koordinatzailea.
• Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen,
abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen
koordinatzailea.
• Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea
eskola-eremuan.
• Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe,
baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
• Animazio turistikoko sailaren burua.
• Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea,
epailea eta arbitroa.
• Ur instalazioetan soroslea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera:
gizarte-animazioa, gorputz- eta kirol-irakaskuntza testuinguru eta
adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako
hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz,
antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da.
Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo
aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta
kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ur-instalazioetako soroslea.
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko
jardueren zuzendaria/koordinatzailea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (140 o.)
• Talde-dinamizazioa. (99 o.)
• Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku
hartzea. (198 o.)
• Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea. (40 o.)
• Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera
fisikoak. (99 o.)
• Banakako kirol-jarduera fisikoak. (231 o.)
• Taldeko kirol-jarduera fisikoak. (165 o.)
• Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
• Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak. (160
o.)
• Kirol-jarduera fisikoak irakateko metodologia. (99
o.)
• Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak