Lanbide-arloak

Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD

Heziketa-zikloak > Goi-maila

EGOKITZE FISIKOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Egokitze fisikoko programak eta ekitaldiak kudeatzea eta abian jartzea, haiek sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
• Egokitze fisikoko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
• Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko egokitzapen fisikoa programatzea, parte hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, entrenamendu-sistema egokiak eskainiz.
• Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoa programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, jarduera koreografiatuen metodologia egokiena eskainiz.
• Jarreraren kontroleko, ongizateko, mantentze funtzionaleko eta hidrozinesiako jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipeneko datuen arabera, metodologia egokiena eskainiz.
• Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko egokitze fisikoko saioen edo jardueren ariketak diseinatzea eta sekuentziatzea era guztietako parte-hartzaileentzat, saioen faseetan helburuak eta dinamikaren intentsitatea errespetatuz.
• Egokitze fisikoko ekitaldietan eta programetan parte hartzen duten teknikarien lana koordinatzea, eta jardueren arabera antolatzea.
• Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Gimnasioetako edo kiroldegietako erabilera anitzeko gelako eta ur-instalazioetako egokitzapen fisikoko entrenatzailea.
• Musikaren laguntzaz egiten den taldekako egokitzapen fisikoko entrenatzailea gimnasioetan, ur-instalazioetan edo kiroldegietan.
• Entrenatzaile pertsonala.
• Hidrozinesiako eta gorputz-zaintzako taldeetako irakaslea.
• Egokitzapen fisikoko jardueren sustatzailea
• Egokitze fisikoko jardueren animatzailea.
• Egokitzapen fisikoko eta hidrozinesiako jardueren koordinatzailea.
• Aerobic-eko, step-eko, indoor zikloko, uretako fitness-eko eta antzeko jardueretako monitorea.
• Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko jardueretako irakaslea.

• Ur instalazioetan soroslea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional horrek arlo publikoan zein izaera pribatuko entitateetan lan egiten du; gimnasioetan, kirol zerbitzuetako enpresetan, kirol patronatuetan edo udal kirol-entitateetan, klubetan edo kirol elkarteetan, izaera sozialeko klubetan edo elkarteetan, turismo-enpresetan (hotelak, kanpinak eta bainuetxeak, besteak beste), langileentzako kirol-zerbitzuak dituzten enpresa handietan, zentro geriatrikoetan edo izaera sozialekoetan, kirol-federazioetan edo kirol-erakunde publikoetan (aldundiak eta kirol-zuzendaritza orokorrak, besteak beste).

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Gizarte-trebetasunak. (99 o.)
• Egoera fisikioa baloratzea eta Istripuetan esku-hartzea. (198 o.)
• Fitness-a erabilera anitzeko gelan. (240 o.)
• Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoko oinarrizko jarduerak. (198 o.)
• Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoko jarduera espezializatuak. (160 o.)
• Egokitzapen fisikoa uretan. (198 o.)
• Hidrozinesia-teknikak. (100 o.)
• Jarreraren kontrola, ongizatea eta mantentze funtzionala. (198 o.)
• Egokitzapen fisikoko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies