Lanbide-arloak
Jarduera fisikoak eta kirolak - AFD
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Egokitze fisikoko programak eta ekitaldiak kudeatzea
eta abian jartzea, haiek sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko
beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
• Egokitze fisikoko programetako parte-hartzaileen
forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak
programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak
izateko moduan tratatuz.
• Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko
egokitzapen fisikoa programatzea, parte hartzaileen, dauden
baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, entrenamendu-sistema
egokiak eskainiz.
• Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoa
programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta
jarraipen-datuen arabera, jarduera koreografiatuen metodologia
egokiena eskainiz.
• Jarreraren kontroleko, ongizateko, mantentze
funtzionaleko eta hidrozinesiako jarduerak programatzea, taldeen
ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipeneko datuen arabera,
metodologia egokiena eskainiz.
• Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko
egokitze fisikoko saioen edo jardueren ariketak diseinatzea eta
sekuentziatzea era guztietako parte-hartzaileentzat, saioen
faseetan helburuak eta dinamikaren intentsitatea errespetatuz.
• Egokitze fisikoko ekitaldietan eta programetan parte
hartzen duten teknikarien lana koordinatzea, eta jardueren arabera
antolatzea.
• Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte
hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Gimnasioetako edo kiroldegietako erabilera anitzeko
gelako eta ur-instalazioetako egokitzapen fisikoko entrenatzailea.
• Musikaren laguntzaz egiten den taldekako egokitzapen
fisikoko entrenatzailea gimnasioetan, ur-instalazioetan edo
kiroldegietan.
• Entrenatzaile pertsonala.
• Hidrozinesiako eta gorputz-zaintzako taldeetako
irakaslea.
• Egokitzapen fisikoko jardueren sustatzailea
• Egokitze fisikoko jardueren animatzailea.
• Egokitzapen fisikoko eta hidrozinesiako jardueren
koordinatzailea.
• Aerobic-eko, step-eko, indoor zikloko, uretako
fitness-eko eta antzeko jardueretako monitorea.
• Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko
jardueretako irakaslea.
• Ur instalazioetan soroslea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional horrek arlo publikoan zein izaera pribatuko
entitateetan lan egiten du; gimnasioetan, kirol zerbitzuetako
enpresetan, kirol patronatuetan edo udal kirol-entitateetan,
klubetan edo kirol elkarteetan, izaera sozialeko klubetan edo
elkarteetan, turismo-enpresetan (hotelak, kanpinak eta bainuetxeak,
besteak beste), langileentzako kirol-zerbitzuak dituzten enpresa
handietan, zentro geriatrikoetan edo izaera sozialekoetan,
kirol-federazioetan edo kirol-erakunde publikoetan (aldundiak eta
kirol-zuzendaritza orokorrak, besteak beste).
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Gizarte-trebetasunak. (99 o.)
• Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku
hartzea. (198 o.)
• Fitness-a erabilera anitzeko gelan. (240 o.)
• Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko
oinarrizko jarduerak. (198 o.)
• Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko
jarduera espezializatuak. (160 o.)
• Egokitzapen fisikoa uretan. (198 o.)
• Hidrozinesia-teknikak. (100 o.)
• Kontrol posturala, ongizatea eta mantentze
funtzionala. (198 o.)
• Egokitzapen fisikoko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak