Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Urperatze-plana definitzea, betiere urperatzea
segurtasunez eta eragimenez eta beharrezko kalitatearekin egiteko
egindako kalkuluak eta lortutako informazioa kontuan izanik.
• Jardueraren tresneria eta instalazioak mantentzea,
araudia betez eta zehaztapen teknikoen arabera.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten
gehieneko sakonera eta presiora arte urperatzea, airea eta nitrox
erabilita, ezarritako planaren arabera.
• Ur-azaletik urperatzea eta planta hiperbarikoa
gainbegiratzea eta kontrolatzea, langileen segurtasuna ahal den
heinean bermatzeko, baita ezarritako plana betetzen dela
ziurtatzeko ere.
• Urpeko giroan eta giro hiperbarikoan eraikuntza-lanak
eta obra hidraulikoa egitea, teknikak beharrezko kalitatearekin,
eragimenarekin eta segurtasunarekin aplikatuta.
• Urpeko giroan eta giro hiperbarikoan egiturak
konpontzeko, mantentzeko eta berriz flotarazteko eragiketak egitea,
beharrezko segurtasunarekin, eragimenarekin eta kalitatearekin.
• Urpeko giroan eta giro hiperbarikoan ebaketa eta
soldadurako eragiketak egitea, beharrezko segurtasunarekin,
eragimenarekin eta kalitatearekin.
• Uretan edo ganbera hiperbarikoan
deskronpresio-protokoloak aplikatuta igotzea.
• Ezbeharren bat gertatuz gero, urpekariari laguntzea,
larrialdi- eta ebakuazio-plana aktibatuta.
• Nabigazioan eta atrakatzeko, desatrakatzeko,
ainguratzeko eta larrialdiko maniobretan, ontziaren kontrolari
eustea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten
gehieneko sakonera eta presiora arte urperatzeko -airea eta nitrox
erabilita- urperatze-talde profesionaleko burua.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten
gehieneko sakonera eta presiora arteko urperatzeetan -airea eta
nitrox erabilita- laguntzeko urpekari profesionala.
• Instalazio eta planta hiperbarikoetako eta ganbera
hiperbarikoetako operadore espezialista.
• Ur gaineko konponketetan, berriz flotarazteetan eta
ebaketa eta soldaduran aditua den urpekari profesionala.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten
gehieneko sakonera eta presiora arteko, airea eta nitrox erabilita,
lan hiperbarikoetako operadore laguntzailea, betiere habitat
lehorra duten edo uraz bestelako fluidoak dituzten lurpeko giro
konfinatuetan, tunelak egiteko makinekin edo zulatzeko beste
tresneria batzuekin zulaketak egiteko.
• Eraikuntza eta obra hidraulikoan eta kanpaia hezetik
urperatzeetan aditua den urpekari profesionala.
• Enpresa homologatuetan tresneria hiperbarikoak
mantentzeko operadore espezialista.
• Portu-patroia.
• Itsasontziaren bizkarreko eta makinetako marinela.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek urpeko lanak eta lan hiperbarikoak egiten
ditu airea eta nitrox arnastuta, betiere indarrean dauden
segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora
arte. Horrez gain, erabiltzeko baldintzetan mantentzen ditu
tresnak, erremintak eta/edo material osagarriak, beharrezko
kalitatearekin eta eragimenarekin, eta, horretarako, titulu honekin
lotzen diren urperatze-teknikak aplikatzen ditu eta barruko uretan
eta kostaldetik hurbil dauden uretan gidatzen ditu ontziak,
ingurumen-araudia eta segurtasun-arauak beteta.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Sakonera ertaineko urpekari profesionala.
• Zubiko marinela.
• Portu-patroia.
• Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemako
operadore mugatuaren espezialitateko ziurtagiria (ROC).
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Aire eta nitrox bidezko esku-hartze hiperbarikoa.
(297 o.)
• Instalazio eta tresneria hiperbarikoak. (198 o.)
• Konponketak eta berriz flotaraztea. (147 o.)
• Ebaketa eta soldadura. (132 o.)
• Eraikuntza eta obra hidraulikoak. (126 o.)
• Urpekaritzaren fisiopatologia eta larrialdiak. (132
o.)
• Kanpai hezearekin urperatzea. (66 o.)
• Nabigazioa. (132 o.)
• Maniobra eta propultsioa. (189 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak