Lanbide-arloak

Itsasoa eta arrantza - MAP

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ONTZI ETA ITSASONTZIEN ZAINKETA ANTOLATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Itsasontzietako makina-instalazioen prestaketa antolatzea eta zuzentzea, zeharkaldia segurtasunez egiteko, eta zeharkaldirako kontsumoen eta errespetuen hornikuntza definitzea, baita tresneria eta instalazioak abian jartzeko prozedurak ere.
• Itsasontzietako eta ontzietako propultsio-planta, makineria osagarria eta zerbitzu-makineria mantentzeko plana lantzea, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzea, ingelesezko terminologia menderatuta, itsasontziaren ezaugarriak eta zeharkaldiaren baldintzak baloratzea, eta esku hartzeko prozedurak eta jardunak aldizkakotzea.
• Baliabide materialen eta giza baliabideen antolamendua indarrean dagoen araudiaren arabera definitzea, bezeroari arreta emateko prozedurak eta ontzi edo elementu konponduak jaso eta ateratzeko prozedurak zehaztuta.
• Propultsio-planta eta makineria osagarria mantentzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, horien funtzionamendua erregulatuta eta berariazko teknikak aplikatuta.
• Itsasontziaren zerbitzuekin (zama-lanetarako sistemekin, bizkarreko makineriarekin eta arrantza-parkearekin besteak beste) lotzen diren mantentze-lanak gainbegiratzea eta egitea, itsasontziaren ezaugarrien arabera.
• Makinetako zaintzak programatzea, egitea eta betetzen direla gainbegiratzea, eta, horretarako, dagozkion funtzioak betetzea, aurreikusten diren jarduerak edo larrialdi-egoeren ondoriozko jarduerak egitea -STCW eta STCW-f kodeen eta indarrean dagoen legeriaren arabera- eta ingelesa erabiltzea beharrezkoa denean.
• Itsasontzietako tresneriaren eta instalazioen instalazioa gainbegiratzea eta egitea, aurreikusitako prozedurak aplikatuta eta ezarritako dokumentazio teknikoa eta zerbitzukoa landuta.
• Suteen aurkako tresneriaren eta zerbitzuen eta salbamendu-bitartekoen erabilgarritasun operatiboa eta mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako protokolo guztiak gainbegiratuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Makinaburua.
• Makinetako ofiziala edo makinetako lehen ofiziala.
• Taldeburua.
• Lantegiburua.
• Kirol- eta olgeta-ontzietako peritu tasatzailea.
• Arrantza-enpresetako ikuskaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek arrantza-itsasontzietako eta itsasontzi zibiletako makinetako ofizial gisa, lehen ofizial gisa eta itsasontzietako eta ontzietako makinaburu gisa egiten du lan, betiere indarrean dagoen legerian ezarritako tonaren, motor-potentziaren eta bidaiari kopuruaren mugak kontuan izanik. Era berean, itsasontziak eraikitzen, konpontzen eta mantentzen dituzten edozein tamainatako enpresa publikoetan edo pribatuetan egiten du lan. Bere kontura zein besteren kontura egin dezake lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ontzietako mekanikari nagusia (merkataritza-nabigazioan eta arrantzan).
• Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: biziraupeneko ontziak eta erreskate txalupa ez-azkarrak.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: hasierako berariazko osasun-prestakuntza.
• Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneria manipulatzea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Itsasontzietako propultsio-planta eta makineria osagarria mantentzeko lanak antolatzea. (198 o.)
• Itsasontziak eta ontziak lehorrean mantentzeko eta motor termikoak muntatzeko lanak antolatzea. (160 o.)
• Itsasontzietako eta ontzietako automatismo hidraulikoak eta pneumatikoak programatzea eta mantentzea. (200 o.)
• Itsasontzietako eta ontzietako instalazio eta sistema elektrikoak mantentzeko eta muntatzeko lanak antolatzea. (231 o.)
• Itsasontzietako eta ontzietako hotz-instalazioak eta girotze-sistemak mantentzeko eta muntatzeko lanak antolatzea. (198 o.)
• Itsasontzietako eta ontzietako makineria mantentzeko lanak planifikatzea. (60 o.)
• Makinen zaintza antolatzea. (60 o.)
• Ingelesa. (132 o.)
• Larrialdien kontrola. (132 o.)
• Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua. (60 o.)
• Itsasontzietako eta ontzietako makineria mantentzeko lanak antolatzeko proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies