Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Itsasontzietako propultsio-planta, makinak eta
sistema osagarriak mantentzea, segurtasunez jartzeko abian eta
funtzionamenduan, betiere ezarritako prozeduren arabera.
• Itsasontziaren propultsio-plantaren eta motor
osagarrien funtzionamendua kontrolatzea maniobretan.
• Makinako guardiako ofizial gisa duen ardura
gauzatzea, itsasoan zein portuan, betiere STCW eta STCW-f kodeen
arabera.
• Propultsio-plantako makinen eta tresnen mantentze
prebentiboko planak betetzea.
• Propultsio-plantako, itsasontziaren bizkarreko eta
arrantza-parkeko makina eta tresneriaren matxurak eta disfuntzioak
diagnostikatzea eta bere mailan konpontzea.
• Itsasontzian instalatutako erregulazio eta kontroleko
sistema automatikoak egiaztatzea eta mantentzea.
• Itsasontziko sistema elektrikoak operatibo
mantentzea.
• Itsasontziko hotz-planta eta girotze-sistema
operatibo mantentzea.
• Itsasontziaren makinetako eta egiturako elementuak ur
gainean eta lehor mantentzea.
• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea,
larrialdi-planak abian jarrita.
• Gaixoei eta istripua izan dutenei itsasontzian bertan
laguntzea, ezarritako jardun protokoloen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Motorrak eta multzo mekanikoak konpontzeko eta
mantentzeko langilea.
• Motor eta lurrineko energia-plantak konpontzeko eta
mantentzeko langilea.
• Makinaburua (973/2009 Errege Dekretuan ezartzen
zaizkion esleipenekin).
• Makinetako ofiziala edo makinetako lehen ofiziala
(973/2009 Errege Dekretuan eta 2010eko maiatzaren 31ko Sustapen
Ministerioaren 11260 Ebazpenean ezartzen zaizkion esleipenekin).
• Arrantza-ontzietako makinetako ofiziala edo
makinetako lehen ofiziala (653/2005 Errege Dekretuan arautzen
denaren arabera).
• Kirol- eta olgeta-ontzietako propultsio-plantako,
makinetako eta tresneria osagarrietako mantentze eta instalazioko
elektromekanikaria.
• Motorren mekanikaria.
• Kirol- eta olgeta-ontzietako aire girotuaren eta
fluidoen mantentzailea.
• Ontzietako argiketaria.
• Motorrak, dinamoak eta transformagailuak mantentzeko
eta konpontzeko argiketaria.
• Hotz-sistemak eta aire girotuko sistemak instalatzeko
eta mantentzeko langilea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek karga eta/edo bidaiariak garraiatzeko
itsasontzietan edota arrantza-ontzietan (publikoetan nahiz
pribatuetan) egiten du lan; hori guztiak administrazio eskudunak
ezarritako mugen eta esleipenen barruan.
Era berean, prestakuntza honek aukera ematen dio ontziak eta
energia-plantak mantentzen dituzten enpresetan lan egiteko,
besteren kontura edo bere kontura.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ontzietako mekanikaria (merkataritza-nabigazioan eta
arrantzan).
• Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko
prestakuntza.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: biziraupeneko
ontziak eta erreskate txalupa ez-azkarrak.
• Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko
sistemak dituen tresneria manipulatzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Propultsio-plantaren eta makineria osagarriaren
zainketa. (231 o.)
• Mekanizazio- eta soldatze-prozedurak ontzi eta
itsasontzietan. (198 o.)
• Automatismoen erregulazioa eta zainketa ontzi eta
itsasontzietan. (210 o.)
• Instalazioen eta makina elektrikoen zainketa ontzi
eta itsasontzietan. (231 o.)
• Hozte- eta girotze-makineria instalatzea eta zaintzea
ontzi eta itsasontzietan. (168 o.)
• Makinen guardia-prozedurak. (84 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Itsas segurtasuna. (99 o.)
• Osasun-arreta ontzian. (66 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak