Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Itsasontzietako makina-instalazioen prestaketa
antolatzea eta zuzentzea, zeharkaldia segurtasunez egiteko, eta
zeharkaldirako kontsumoen eta errespetuen hornikuntza definitzea,
baita tresneria eta instalazioak abian jartzeko prozedurak ere.
• Itsasontzietako eta ontzietako propultsio-planta,
makineria osagarria eta zerbitzu-makineria mantentzeko plana
lantzea, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzea,
ingelesezko terminologia menderatuta, itsasontziaren ezaugarriak
eta zeharkaldiaren baldintzak baloratzea, eta esku hartzeko
prozedurak eta jardunak aldizkakotzea.
• Baliabide materialen eta giza baliabideen
antolamendua indarrean dagoen araudiaren arabera definitzea,
bezeroari arreta emateko prozedurak eta ontzi edo elementu
konponduak jaso eta ateratzeko prozedurak zehaztuta.
• Propultsio-planta eta makineria osagarria mantentzeko
lanak gainbegiratzea eta egitea, horien funtzionamendua
erregulatuta eta berariazko teknikak aplikatuta.
• Itsasontziaren zerbitzuekin (zama-lanetarako
sistemekin, bizkarreko makineriarekin eta arrantza-parkearekin
besteak beste) lotzen diren mantentze-lanak gainbegiratzea eta
egitea, itsasontziaren ezaugarrien arabera.
• Makinetako zaintzak programatzea, egitea eta betetzen
direla gainbegiratzea, eta, horretarako, dagozkion funtzioak
betetzea, aurreikusten diren jarduerak edo larrialdi-egoeren
ondoriozko jarduerak egitea -STCW eta STCW-f kodeen eta indarrean
dagoen legeriaren arabera- eta ingelesa erabiltzea beharrezkoa
denean.
• Itsasontzietako tresneriaren eta instalazioen
instalazioa gainbegiratzea eta egitea, aurreikusitako prozedurak
aplikatuta eta ezarritako dokumentazio teknikoa eta zerbitzukoa
landuta.
• Suteen aurkako tresneriaren eta zerbitzuen eta
salbamendu-bitartekoen erabilgarritasun operatiboa eta
mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako protokolo guztiak
gainbegiratuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Makinaburua.
• Makinetako ofiziala edo makinetako lehen ofiziala.
• Taldeburua.
• Lantegiburua.
• Kirol- eta olgeta-ontzietako peritu tasatzailea.
• Arrantza-enpresetako ikuskaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arrantza-itsasontzietako eta itsasontzi
zibiletako makinetako ofizial gisa, lehen ofizial gisa eta
itsasontzietako eta ontzietako makinaburu gisa egiten du lan,
betiere indarrean dagoen legerian ezarritako tonaren,
motor-potentziaren eta bidaiari kopuruaren mugak kontuan izanik.
Era berean, itsasontziak eraikitzen, konpontzen eta mantentzen
dituzten edozein tamainatako enpresa publikoetan edo pribatuetan
egiten du lan. Bere kontura zein besteren kontura egin dezake lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ontzietako mekanikari nagusia
(merkataritza-nabigazioan eta arrantzan).
• Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko
prestakuntza.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: biziraupeneko
ontziak eta erreskate txalupa ez-azkarrak.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: hasierako
berariazko osasun-prestakuntza.
• Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko
sistemak dituen tresneria manipulatzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Itsasontzien propultsio-plantaren eta makineria
osagarriaren zainketa antolatzea. (198 o.)
• Ontzi eta itsasontzien lehorreko zainketa antolatzea
eta motor termikoak muntatzea. (160 o.)
• Ontzi eta itsasontzietako automatismo hidraulikoen
eta pneumatikoen programazioa eta zainketa. (200 o.)
• Instalazio eta sistema elektrikoen zainketa eta
muntaketa antolatzea ontzi eta itsasontzietan. (231 o.)
• Hozteko instalazioen eta girotzeko sistemen zainketa
eta muntaketa antolatzea ontzi eta itsasontzietan. (198 o.)
• Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa
planifikatzea. (60 o.)
• Makinen guardia antolatzea. (60 o.)
• Ingelesa. (132 o.)
• Larrialdien kontrola. (132 o.)
• Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua. (60 o.)
• Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa antolatzeko
proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak