Lanbide-arloak

Itsasoa eta arrantza - MAP

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

NABIGAZIOKO ETA ITSASERTZEKO ARRANTZAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Bidaia eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko plangintza eta prestaketak egitea.
• Itsasontzia portu-eremuetan segurtasunez maniobratzea, planifikatutako bidaia egiteko.
• Itsasontziaren itsasbide planifikatua eta segurua kontrolatzea.
• Ezarritako protokoloen arabera esleitutako zaintza egitea.
• Komunikazioak mantentzea eta beharrezko informazioa lortzea Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren bidez (SMSSM / GMDSS), itsas ingelesa erabilita, hala eskatzen duten egoeretan.
• Itsasontzian pisuak banatzeko eta lotzeko lanak ezartzea, nabigazio segurua egiteko.
• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea, larrialdi-planak abian jarrita.
• Arrantza-tresneria egiaztatzea eta mantentzea, harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua optimizatzeko.
• Harrapaketak prozesatzeko eragiketak kontrolatzea eta egitea arrantza-parkean, eta higiene- eta osasun-araudia betetzea.
• Itsasontziko propultsio-tresneriaren, tresneria osagarriaren eta automatismoen funtzionamendu, erregulazio eta kontrolerako parametroak kontrolatzea eta izan daitezkeen disfuntzioak hautematea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Salgaien eta/edo bidaiarien itsas garraiorako, portu-gidaritzako zerbitzuetarako, segurtasunerako, itsas salbamendurako, urpekaritzarako eta ikerketarako patroia.
• Merkataritza-ontzietako eta bidaiari-ontzietako patroia, lehen ofiziala eta zubiko ofiziala.
• Kosta-patroi balioanitza (lanbide arautua).
• Tokiko arrantza-patroia (lanbide arautua).
• Zubiko marinela (lanbide arautua).
• Marinel arrantzalea (lanbide arautua).
• Ontzidi-ikuskatzailea.
• Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.
• Ontziratzeko eta paketatzeko langilea.
• Ontziratze-lerroko operadorea edo kontrolatzailea.
• Kontserbarako arrainen prestaketarako langilea.
• Arrantza-produktuen eta deribatuen, arrain-kontserben eta erdi-kontserben elaboratzailea.
• Izoztuen eta ultraizoztuen elaboratzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek arrantza-ontzi eta merkataritza-ontzi publikoetan edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura edo bere kontura, betiere administrazio eskudunak ezartzen dituen mugekin eta esleipenekin.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Itsasertzeko patroia (merkataritza- eta arrantza-nabigazioa).
• Balioanitzeko kosta-patroia.
• Tokiko arrantza-patroia.
• Merkataritza-nabigazioko zubiko marinela.
• Marinel arrantzalea.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren (GMDSS) operadore nagusia.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Nabigazio-teknikak eta komunikazioak. (231 o.)
• Zaintza prozedurak. (105 o.)
• Itsasertzeko arrantza. (231 o.)
• Itsasontziko izapideak eta administrazioa. (99 o.)
• Ingelesa. (168 o.)
• Itsas segurtasuna. (132 o.)
• Itsasontziko osasun-laguntza. (63 o.)
• Instalazioak eta zerbitzuak. (126 o.)
• Maniobra-teknikak. (165 o.)
• Itsasontziaren egonkortasuna, karga-berdintzea eta zamatzea. (123 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies