Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Bidaia eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko
plangintza eta prestaketak egitea.
• Itsasontzia portu-eremuetan segurtasunez
maniobratzea, planifikatutako bidaia egiteko.
• Itsasontziaren itsasbide planifikatua eta segurua
kontrolatzea.
• Ezarritako protokoloen arabera esleitutako zaintza
egitea.
• Komunikazioak mantentzea eta beharrezko informazioa
lortzea Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren bidez
(SMSSM / GMDSS), itsas ingelesa erabilita, hala eskatzen duten
egoeretan.
• Itsasontzian pisuak banatzeko eta lotzeko lanak
ezartzea, nabigazio segurua egiteko.
• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea,
larrialdi-planak abian jarrita.
• Arrantza-tresneria egiaztatzea eta mantentzea,
harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua optimizatzeko.
• Harrapaketak prozesatzeko eragiketak kontrolatzea eta
egitea arrantza-parkean, eta higiene- eta osasun-araudia betetzea.
• Itsasontziko propultsio-tresneriaren, tresneria
osagarriaren eta automatismoen funtzionamendu, erregulazio eta
kontrolerako parametroak kontrolatzea eta izan daitezkeen
disfuntzioak hautematea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Salgaien eta/edo bidaiarien itsas garraiorako,
portu-gidaritzako zerbitzuetarako, segurtasunerako, itsas
salbamendurako, urpekaritzarako eta ikerketarako patroia.
• Merkataritza-ontzietako eta bidaiari-ontzietako
patroia, lehen ofiziala eta zubiko ofiziala.
• Kosta-patroi balioanitza (lanbide arautua).
• Tokiko arrantza-patroia (lanbide arautua).
• Zubiko marinela (lanbide arautua).
• Marinel arrantzalea (lanbide arautua).
• Ontzidi-ikuskatzailea.
• Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen
gainbegiralea.
• Ontziratzeko eta paketatzeko langilea.
• Ontziratze-lerroko operadorea edo kontrolatzailea.
• Kontserbarako arrainen prestaketarako langilea.
• Arrantza-produktuen eta deribatuen, arrain-kontserben
eta erdi-kontserben elaboratzailea.
• Izoztuen eta ultraizoztuen elaboratzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek arrantza-ontzi eta merkataritza-ontzi
publikoetan edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura edo
bere kontura, betiere administrazio eskudunak ezartzen dituen
mugekin eta esleipenekin.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Itsasertzeko patroia (merkataritza- eta
arrantza-nabigazioa).
• Balioanitzeko kosta-patroia.
• Tokiko arrantza-patroia.
• Merkataritza-nabigazioko zubiko marinela.
• Marinel arrantzalea.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko
prestakuntza.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: Itsas Sorospen eta
Segurtasuneko Munduko Sistemaren (GMDSS) operadore nagusia.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Nabigazio- eta komunikazio-teknikak. (231 o.)
• Guardiako prozedurak. (105 o.)
• Itsasertzeko arrantza. (231 o.)
• Itsasontzia egiaztatzea eta administratzea. (99 o.)
• Ingelesa. (168 o.)
• Itsasoko segurtasuna. (132 o.)
• Itsasontzi barruko osasun-arreta. (63 o.)
• Instalazioak eta zerbitzuak. (126 o.)
• Maniobra-teknikak. (165 o.)
• Itsasontziaren egonkortasuna, zama-orekatzea eta
zamatzea. (123 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak