Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Bidaiaren edo marearen jarduerak programatzea,
araudia eta ezarritako kontratu-baldintzak beteta, itsasontziaren
ustiapenerako.
• Itsasontziaren izapideetarako prestaketa
gainbegiratzea eta garraioa segurtasun-baldintzetan egitea.
• Pisuen banaketa planifikatzea, itsasontziak
egonkortasun-irizpidea betetzen duela eta nabigazio segurua
ahalbidetzen duela ziurtatzeko.
• Itsasontziaren itsasbidea planifikatzea, baldintza
meteorologikoak eta ozeanografikoak, arriskuak eta
ustiapen-baldintzak kontuan izanik.
• Itsasontziaren karga-, estiba- eta deskarga-lanak
gainbegiratzea, ezarritako plangintzaren arabera eta
segurtasun-baldintzetan egiten direla egiaztatuta. Itsasontziak
portu-eremuan segurtasun- eta eragimen-baldintzetan egin beharreko
maniobrak zuzentzea.
• Itsasbide segurua mantentzea, nazioarteko arauen eta
erregelamenduen arabera.
• Itsasontziaren posizioa kontrolatzea, ezarritako
itsasbideari eusteko.
• Arrantza-tresneriaren armatzea, muntaia eta
konponketa egiaztatzea, harrapaketak errendimendu- eta
segurtasun-baldintzarik onenetan egiteko.
• Sarda harrapatzeko maniobrak diseinatzea eta
gauzatzea, ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko.
• Harrapaketen prospektibak egitea, eta, horretarako,
sardaren ezaugarriak ebaluatzea, errendimendua optimizatzeko, eta
arrantza arduratsuaren printzipioak errespetatzea.
• Arrantza-parkean harrapaketak manipulatzeko eta
prozesatzeko lanak gainbegiratzea, higiene- eta osasun-baldintzak
beteta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Alturako patroia.
• Arrantza-ontzietako, kargako merkataritza-ontzietako,
bidaiari-ontzietako eta luzera handiko yateetako patroia.
• Zubiko lehen ofiziala.
• Arrantza-ontzietako, kargako merkataritza-ontzietako,
bidaiari-ontzietako eta luzera handiko yateetako zubiko ofiziala.
• Honako erabilera hauek dituzten ontziak zaintzeko edo
zuzentzeko ofizial arduraduna: zaintza fiskala,
arrantza-ikuskapena, ikerketa ozeanografikoa, segurtasuna eta
salbamendua.
• Ontzidi-ikuskatzailea.
• Kontsignatarioen agentea.
• Itsas aseguruetako agentea.
• Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen
gainbegiralea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek karga eta/edo bidaiariak garraiatzeko
itsasontzietan edota arrantza-ontzietan (publikoetan nahiz
pribatuetan) egiten du lan; hori guztiak administrazio eskudunak
ezarritako mugen eta esleipenen barruan.
Haien lanbide-jarduera administrazio eskudunak ezarritako
araudiaren pean dago. Era berean, haien prestakuntzak aukera ematen
die lehorreratzearekin lotutako eginkizunak euren mailan betetzeko,
itsasoko eta arrantza sektoreari dagozkion enpresetan eta
erakundeetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Alturako patroia (merkataritza- eta
arrantza-nabigazioa).
• Merkataritza-nabigazioko zubiko marinela.
• Marinel arrantzalea.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko
prestakuntza.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: Itsas Sorospen eta
Segurtasuneko Munduko Sistemaren (GMDSS) operadore nagusia.
• Itsas espezialitateko ziurtagiria: hasierako
berariazko osasun-prestakuntza.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Maniobra eta zamatzea. (231 o.)
• Itsasontziaren nabigazioa, gobernua eta
komunikazioak. (264 o.)
• Larrialdien kontrola. (120 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua. (60 o.)
• Itsasontziaren eta arrantza-jardueraren
administrazioa eta kudeaketa. (140 o.)
• Zubiko guardia. (220 o.)
• Alturako eta altura handiko arrantza. (231 o.)
• Itsas garraioko ibilbide bat ezartzeko proiektua. (50
o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak