Lanbide-arloak

Itsasoa eta arrantza - MAP

Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila

ITSAS ETA ARRANTZA JARDUERETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

     a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
     b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
     c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.

2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
     b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
     c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.

     a) 16 urte baino gehiago izatea.
     b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.

 

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Arrantzako eta akuikulturako ontzietan antolamendu-jarduerak eta zama-lanak egitea, baita arrantzako eta akuikulturako produktuak manipulatzeko eta kontserbatzeko jarduerak ere.
• Arrantza-tresneria, tresneria txikia, nasak eta itsaski-bilketako tresneria prestatzea, eta arrantza-ontzietako edo akuikulturako ontzi osagarrietako bizkarra egokitzea, arrantzaren beharren eta jasotako jarraibideen arabera.
• Arrantza-ontzietan treza-aparailuak, arrasteko tresneria, tresneria txikia, itsaski-bilketako tresneria eta ingurasareko tresneria askatzeko eta biratzeko jarduerak egitea.
• Arrantzako eta itsaski-bilketako harrapaketetan sarea zabaltzeko, husteko eta harrapaketak sailkatzeko eta kontserbatzeko jarduerak egitea.
• Arrantza-ontzietan arrantza-tresneria, nasak eta itsaski-bilketako tresneria erabilera onean kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezko jarduerak egitea.
• Nabigazio-guardiekin lotzen diren jarduerak egitea, baita hurbiltzeko, ainguratzeko, atrakatzeko eta desatrakatzeko maniobrekin lotzen direnak ere.
• Ontziaren larrialdi-planak egitea -esleitutako postuan, ontzia husteko ariketetan eta biziraupeneko eta suteen aurkako prebentzioko eta borrokako ariketetan- eta laguntzako jarduerak eta lehen laguntzetako jarduerak egitea.
• Erregaiak, olioak eta ura ontziz aldatzea, tanga nagusietatik motor nagusiaren eta zerbitzu osagarrien eguneroko erabilerako tangetara, eta xukatzeko eta saiak garbitzeko eragiketak egitea, itsasoa kutsa dadin saihestuz.
• Motor nagusia eta zerbitzu osagarriak prestatzea, betiere ere horiek abian jartzeko, maniobrak egiteko eta etengabe funtzionatzeko.
• Nabigazioan, motor nagusiaren eta makina-ganberako sistema osagarrien funtzionamendu-parametroak egiaztatzea, baita funtzionamendu zuzena ere.
• Kroskoaren eta bizkarreko elementuen mantentze orokorrerako jarduera osagarriak egitea, ontzia uretan, dikean edo lehorrean dagoela.
• Motor nagusia eta makina-ganberatako sistema osagarriak mantentzeko jarduera osagarriak egitea nabigazioan eta geldialdietan.
• Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
• Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.
• Ingurumena kontserbatzera zuzentzen diren jardunak baloratzea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko jardueren ondorioak bereiztea.
• Autoikaskuntzara zuzentzen den informazioa lortzea eta komunikatzea, baita ingurune pertsonaleko, sozialeko eta profesionaleko zenbait testuingurutan hura erabiltzera zuzentzen dena, betiere eskura dauden baliabideen bitartez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezko baliabideen bitartez.
• Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, horien erabilera eta gozamena aberastasun pertsonaleko eta sozialeko iturri gisa baloratuta.
• Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi, doitasunez eta jarioz komunikatzea, eskura dituen bitarteko, kanal eta euskarrien bidez, eta, horretarako, gaztelaniaren  eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko berezko hizkuntza-baliabideak erabiltzea eta egokitzea.
• Laneko ohiko egoeretan zein ohiko egoera pertsonaletan eta sozialetan, atzerriko hizkuntzako oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabilita komunikatzea.
• Eskura duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu izanik, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen errazak ematea.
• Lan-jardueran aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, haren eskura dauden prestakuntza-eskaintzak erabiltzea eta baliabideak aurkitzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.
• Bere autonomia- eta erantzukizun-mailaren berezko zereginak betetzea, esleitzen zaion lanean kalitate- eta eragimen-irizpideak erabilita, bakarka edo talde bateko kide gisa.
• Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan esku hartzen duten gainerako pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuta eta egindako lanaren kalitatean lagunduta.
• Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuz.
• Lanbide-jardueran eragina duten kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako arauak betetzea.
• Izpiritu ekintzailearekin, ekimen pertsonalarekin eta erantzukizunarekin jardutea bere lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean.
• Bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Makinetako marinela.
• Zubiko marinela.
• Arrantzako marinela.
• Ur azaleko itsaskilaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek arrantza-ontzietan eta akuikulturako ontzi osagarrietan, oro har, egiten du lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honetako lanbide-moduluen osotasunak ontzi zibiletan itsasoko lanbide-funtzioak betetzen dituzten langile guztiei eskatzen zaien  "oinarrizko lanbide-ziurtagiria" emateko beharrezko prestakuntza biltzen du, baita zubiko marinelaren eta makinetako marinelaren titulua emateko beharrezko prestakuntza ere.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Arrantza-ontzien bizkarreko jarduerak. (132 o.)
• Sare-bidezko arrantza eta itsaski-bilketa. (132 o.)
• Tretzako, arrasteko eta ingurasareko arrantza. (120 o.)
• Arrantza-ontziko motorrak mantentzea. (165 o.)
• Arrantza-ontziko ekipo osagarriak mantentzea. (168 o.)
• Arrantza-ontziko segurtasuna eta lehen laguntzak. (66 o.)
• Arrantza-aparailuak mantentzea. (132 o.)
• Oskoldunak ateratzea eta saltzeko prestatzea. (72 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika