Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Akuikulturako produkzio-prozesuak planifikatzea,
ezarritako helburuak eta beharrezko kalitatea lortzeko.
• Akuikultura-hazkuntzako instalazioen eta tresneriaren
operatibotasun- eta errendimendu-baldintzak gainbegiratzea.
• Hazkuntzako instalazioetan eta tresnerian,
disfuntzioak eta matxurak aurreikustea eta konpontzea.
• Hazkuntzaren kontingentziak ebaztea, produkzioan eta
ingurumenean kalteak aurreikusteko.
• Hazkuntza osagarrien produkzioa zuzentzea, beharrezko
kantitatean eta kalitatearekin.
• Arrainen, moluskuen eta oskoldunen haztegiko
produkzioa zuzentzea, produkzio-planaren arabera.
• Arrainak, moluskuak eta oskoldunak gizentzeko
eragiketak zuzentzea, produkzio-planaren arabera.
• Akuikulturako produktuen prestaketa eta kalitatea
bermatzea, horiek merkaturatzera begira.
• Hazkuntzetan hartu beharreko osasun-tratamenduko
neurri prebentiboak edo zuzentzaileak zehaztea.
• Akuikulturako produkzioarekin lotzen diren kontrol
fisiko-kimikoak eta ingurumenekoak gainbegiratzea.
• Akuikulturako produkzio-prozesuetan sortzen diren
hondakinen kudeaketa gainbegiratzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Itsas uretako arrainen ugalketako eta
larba-hazkuntzako arduradun teknikoa.
• Ur kontinentaletako arrainen ugalketako arduradun
teknikoa.
• Moluskuen ugalketako eta larba-hazkuntzako arduradun
teknikoa.
• Oskoldunen ugalketako eta larba-hazkuntzako arduradun
teknikoa.
• Itsas uretako arrainak aurregizentzeko eta gizentzeko
arduradun teknikoa.
• Ur kontinentaletako arrainak gizentzeko arduradun
teknikoa.
• Moluskuak aurregizentzeko eta gizentzeko arduradun
teknikoa.
• Oskoldunak gizentzeko arduradun teknikoa.
• Akuikulturarako ingurumen-teknikaria.
• Arrantzaren eta akuikulturaren deribatu- eta
prestakin-industrietako teknikaria (enpresak, faktoria-ontziak eta
lonjak).
• Arrantzako produktuen kalitatea kontrolatzeko
laborategiko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek honako arlo hauetan egiten du lan:
plankton-hazkuntza, ugalketa, larba-hazkuntza, larba ondorengoen
hazkuntza, haziak edo arrainkumeak, haztegia eta gizentzea.
Norberaren edo besteren konturako langile gisa dihardu, enpresa
txiki eta ertainetan, enpresa handietan (publiko nahiz
pribatuetan), itsas animaliak ikertzeko eta erakusteko zentroetan,
akuarioko espezieen produkziorako enpresetan eta itsaskilarien
kofradietan. Produkzioaren arloko arduradunak koordinatzen ditu.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Hazkuntza osagarrien produkziorako teknikak eta
kudeaketa. (198 o.)
• Arrain-produkziorako teknikak eta kudeaketa. (231 o.)
• Moluskuen produkziorako teknikak eta kudeaketa. (231
o.)
• Krustazeoen produkziorako teknikak eta kudeaketa.
(160 o.)
• Akuikulturako instalazioak, berrikuntza eta
automatizazio-sistemak (231 o.)
• Akuikulturako teknika analitikoak eta
osasun-kontrolerako metodoak. (120 o.)
• Akuikultura-prozesuen ingurumen-kudeaketa. (100 o.)
• Akuarofilia. (120 o.)
• Akuikulturako produkzio-zentro bat ezartzeko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak