Lanbide-arloak
Itsasoa eta arrantza - MAP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Hazkuntza-jardueretarako beharrezko tresneria eta
materialak antolatzeko.
• Hazkuntzako instalazioen eta tresneriaren
operatibotasuna egiaztatzeko, eta, hala, akuikultura-jarduerak
hasteko eta garatzeko, produkzio-protokoloen arabera.
• Hazkuntza osagarriak sortzeko, beharrezko kantitatean
eta kalitatearekin.
• Akuikultura-espezieen haztegiko eta gizentzeko
produkzioa egiteko, beharrezko kalitatearekin.
• Amaierako produktua prestatzeko eta biltzeko,
ezarritako plangintzaren arabera merkaturatzearren.
• Akuikulturako instalazioen eta tresneriaren
oinarrizko mantentze-lanak egiteko, indarrean dagoen laneko
arriskuen prebentzioko eta ingurumeneko araudia betez.
• Materialak eta tresneria garbitzeko eta
desinfektatzeko, ezarritako protokoloei jarraituta.
• Instalazioan matxurak hautemateko eta nagusiei azkar
ohartarazteko.
• Akuikulturako produkzio-prozesuetan laginak hartzeko.
• Elikadurako eta hazkuntzako parametro fisiko-kimikoak
kontrolatzeko, kontrol eta jarraipeneko egoera-orrietan neurtuta
eta erregistratuta.
• Hazkuntzako anomaliak ezagutzeko, jardun-protokoloak
aplikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Fitoplanktona, zooplanktona, itsasoko uretako eta ur
kontinentaletako gizentze-arrainak, oskoldunak eta moluskuak
hazteko langilea.
• Egitura flotatzaileetan edo urperatuetan eta parkean
moluskuak gizentzeko langilea.
• Itsasoko uretan eta ur kontinentaletan arrainak,
moluskuak eta oskoldunak ugaltzeko langileak.
• Akuikultura-instalazioetako fluido-zirkuituen
konpontzailea/mantentzailea.
• Akuikultura-instalazioetako hazkuntzako eraikinen eta
egituren konpontzailea/mantentzailea.
• Arrain, molusku eta oskoldunen hazkuntza-sistemen
instalatzailea/konpontzailea/mantentzailea.
• Akuikultura-instalazioetako girotzeko, beroa eta
hotza sortzeko, iragazteko, elikatzeko, ponpatzeko, dosifikatzeko
eta fluidoak tratatzeko tresneriaren
konpontzailea/mantentzailea/doitzailea.
• Akuikultura-instalazioetako lantegiaren arduraduna.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek akuikultura-enpresetan, akuarioetan,
ikerketa-zentroetan eta itsaskilari-kofradietan egiten du lan,
honako arlo hauetan: hazkuntza osagarrietako produkzioa, arrainen
produkzioa, oskoldunen produkzioa eta moluskuen produkzioa, eta
akuikultura-instalazioen mantentze-lanak (norberaren nahiz besteren
kontura).
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Hazkuntza osagarrien teknikak. (198 o.)
• Arrainak gizentzeko teknikak. (165 o.)
• Moluskuak gizentzeko teknikak. (165 o.)
• Hazkuntzako instalazioak eta tresneria. (231 o.)
• Arrainen haztegiko teknikak. (231 o.)
• Moluskuen haztegiko teknikak. (231 o.)
• Krustazeoen hazkuntza-teknikak. (198 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐betiko ebaluazio akten publikazioa
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 31/10/2019
2019ko deialdi orokorreko espezialidade guztien behin‐behineko ebaluazio‐akten publikazioa.
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/10/2019
Lanbide-arloa Itsasoa eta arrantza- MAP: Kualifikazio-taula
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 30/09/2019
Etiketak