Lanbide-arloak

Itsasoa eta arrantza - MAP

Espezializazioak > Espezializazio Programak

ARRANTZA-KAPITAINTZA

Programarekin lotutako tituluak:

• Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Arrantzako kapitain karguaren ondoriozko jarduerak gainbegiratzea, planifikatzea eta gauzatzea, administrazio eskudunek adierazitako baldintzetan. Horretarako, zuzendu eta kontrolatu egin beharko dira ontzian dauden giza baliabideen segurtasuna, nabigazioa, ontziaren egonkortasunean eta estankotasunean eragiten duten balioak, eta arrantzaren erauzketa, manipulazioa, prozesamendua eta kontserbazioa, estatuko eta nazioarteko araudiari jarraikiz, produkzioa optimizatze aldera.

Profesional hau gai izango da:

Denboran zehar jasangarria izateaz gain, gehieneko errendimendua ahalbidetuko duen arrantzaren antolamendurako plana egitea.
• Arrantza-parkeko harrapaketak manipulatzeko eta prozesatzeko operazioak gainbegiratzea, protokolo eta araudi espezifikoak aplikatuta eta baldintza higieniko-sanitarioak eta laneko segurtasuneko eta ingurumena babesteko arauak beteta.
• Ontziaren itsasbidea planifikatzea satelite bidezko nabigazio-sistema globala erabilita, betiere baldintza meteorologiko eta ozeanografikoak, ustiapen-irizpideak, eta arriskuak aintzat hartuta.
• Bere karguaren ondoriozko erantzukizunak ingelesez gauzatzea, itsasoko eta arrantzako terminologia eta IMOk estandarizatutako fraseologia erabilita.
• Nabigazio segurua planifikatzea, ontziak egonkortasun-irizpidea betetzen duela bermatuta.
• Ontziaren estankotasuna bermatzen duten portuko lanak gainbegiratzea, ezarritako planifikazioa betetzen dela egiaztatzeko.
• Marea-jarduerak programatzea, araudia aplikatuz eta ontzia ustiatzeko ezarritako kontratu-baldintzak beteta.
• Bere eskubideez baliatzea eta bere lan-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legeria espezifikoan ezarritakoaren arabera.
• Arrantza-tresneriaren armamentua, muntaia eta konponketa egiaztatzea, harrapaketak ahalik eta errendimendu- eta segurtasun-baldintza hoberenetan egiteko eta istripuzko harrapaketak eta mamu-arrantza saihesteko.
• Itsasoko larrialdietako lanak zuzentzea; horretarako, egoera ebaluatuko du eta ezarritako planak betetzen direla gainbegiratuko du.
• Enpresaren administrazio-kudeaketa gainbegiratzea, arrantza-proiektuak ebaluatuta eta ziurgabetasun-arriskuak analizatuta.
• Arrantzako erakundeekin lankidetzan aritzea eredu jasangarri eta arduratsuak sustatzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Arrantza-kapitaina.
• Ikuskaria.
• Deskarga-lanen ikuskaria.
• Flotako burua.
• Gainbegiralea.
• Ontziaren maniobra.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide-figura hori duten pertsonek arrantza-ontzietan (publikoak nahiz pribatuak) egiten dute lan; hori guztia administrazio eskudunak ezarritako mugen eta esleipenen barruan. Haien lanbide-jarduera administrazio eskudunak ezarritako araudiaren pean dago. Era berean, haien prestakuntzak aukera ematen die lehorreratzearekin lotutako eginkizunak euren mailan betetzeko, itsasoko eta arrantzako sektoreari dagozkion enpresetan eta erakundeetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Arrantza-biologia eta arrantza-produktuen kontserbazioa. (60 o.)
• Meteorologia eta ozeanografia. (30 o.)
• Nabigazioa. (110 o.)
• Ingelesezko itsas terminologia. (70 o.)
• Itsasontziaren egonkortasuna. (110 o.)
• Itsas zuzenbidea. (60 o.)
• Itsas arrantza. (110 o.)
• Arrantza-enpresen eta ontzi barruko giza baliabideen kudeaketa.(50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika