Lanbide-arloak
Hiru jarduera-arlo handi defini daitezke:
• Itsas arrantza eta garraioa
• Urpekaritza
• Akuikultura
Arrantza da garrantzi handieneko azpisektorea. Ontzidia bi
kategoriatan zatitzen da, arrain-sarden hurbiltasunaren arabera:
itsasbazterrekoa eta itsas zabalekoa. Bestalde, herrialdea
itsasbideak gurutzatzen diren kokalekuan dagoenez, berebiziko
garrantzia duen gune estrategikoa da itsas garraioarentzat, hots,
nazioarteko merkataritzari hertsiki lotutako sektorearentzat.
Merkataritza edo kontsumoa helburu duten uretako organismoak
baldintza gutxi-asko kontrolatuetan haztean datza akuikultura.
Urpekaritza, azkenik, industria-jarduera bati lotzen zaion
zerbitzua da eskuarki. Arrantza-jarduerarekin eta akuikulturarekin
ez ezik, beste sektore batzuekin ere erlazionatuta dago, hala nola
ontzien, kaien eta portuko instalazioen konponketarekin eta
eraikuntzarekin, material eta pertsonen erreskatearekin,
ikerketarekin eta makina bat jarduerarekin.
Familiako tituluen eskema orokorra: Itsasoa eta arrantza
Baliozkotzeei buruzko taula orientagarria: Itsasoa eta arrantza
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
GMHZ (LH) dela-eta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak
(Lanbide Heziketako titulazioen eta graduko unibertsitate titulazioen kredituak aitortzea)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 19/12/2024
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Etiketak