Lanbide-arloak
Irudia eta soinua - IMS
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Irudiak hartzeko eta erregistratzeko lanak
planifikatzea, baita argiztapena eta prozesu fotografikoak ere,
denborak eta baliabideak lotuta eta aurrekontu egokia egitea
ahalbidetuko duten eragimen-irizpideak aplikatuta.
• Hartu beharreko irudi fotografikoaren
adierazpen-ezaugarrien azterketa abiapuntu izanik, eszenaratzeko
eta girotzeko lanak definitzea eta egitea, proiektuaren edo
bezeroaren eskakizunak betetzeko.
• Ikus-entzunezko obretarako edo ikuskizunetarako eta
produkzio fotografikoetarako argiztapen-tresneria muntatzea eta
instalatzea, eta behar bezala funtzionatzen duela eta aurrez
zehaztutako behar artistikoetara edo adierazpenekoetara egokitzen
dela egiaztatzea.
• Ikus-entzunezko obra baterako edo proiektu
fotografiko baterako hartze- eta erregistro-baliabideen
funtzionamendu zuzena egiaztatzea, alderdi mekanikoan, elektrikoan
eta optikoan, betiere hartualdian operatibo daudela bermatzeko.
• Ikus-entzunezko proiektuaren edo proiektu
fotografikoaren behin betiko erregistroaren aurreko saiakuntzetan
edo ikuskizunaren errepresentazioaren aurreko saiakuntzetan,
argiztapena gainbegiratzea eta doitzea, eta egin beharreko
aldaketak idatziz jasotzea eta dokumentatzea, barruti edo bira
horretan bertan errepikatzeko.
• Ikus-entzunezko baliabidearen eta baliabide
fotografikoaren berezko lan-modalitateetan irudia, edozein
euskarritan eta formatutan, hartzeko lanak gainbegiratzea eta
egitea, irudiaren kalitatea baloratuta eta soinua erregistratuta,
kazetaritza elektronikoaren edo gizarte-erreportajearen berezko
zereginetan.
• Ikus-entzunezko produkzioetan eta ikuskizunen eta
ekitaldien funtzioan, irudien erregistroa gainbegiratzea eta
argiztatzea.
• Ikus-entzunezko produkzioetan, irudiak hartzean eta
argiztatzean, postprodukzio- eta etalonaje-prozesuen optimizazioa
ahalbidetuko duten soluzio teknikoak ezartzea -azken irudiaren
kalitatearen hobekuntzan ondorioa izango dutenak-.
• Irudien digitalizazio fotografikorako, gailu
digitalizatzaileetako eta monitoreetako kolorearen kudeaketarako,
irudien tratamendu digitalerako, fotomuntaietarako eta irudien
sorrerarako prozesu osoa gainbegiratzea eta egitea, betiere
aginduaren eskakizunen arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zinema, bideo eta telebistako kameralaria.
• Kameralariaren laguntzailea.
• ENGko (Electronics News Gathering) kameralaria.
• Telebistako argiztatzailea.
• Argiztapeneko laguntzailea.
• Zuzeneko ikuskizunetako argiztapen-arduraduna.
• Zuzeneko ikuskizunetarako luminoteknikaria.
• Ikuskizunetako argiztapen-kontroleko mahaiaren
teknikaria.
• Argazkilaria.
• Argazki finkoko teknikaria.
• Erreportari grafikoa.
• Argazki digitaletako ukitu-emailea.
• Irudiaren sistema digitalen eta bektorialen
gainbegiralea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek zinemako eta bideoko produkzio-etxeetako
eta telebista-etxeetako irudiak hartzearen eta erregistratzearen
arloan eta argiztapenaren arloan egiten du lan, baita orotariko
ikuskizunetako eta ekitaldietako argiztapenean diharduten
enpresetan eta irudi fotografikoak lantzeko, sortzeko eta
tratamendu digitala emateko enpresetan ere.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ikus-entzunezkoetako kamera-plangintza. (165 o.)
• Ikus-entzunezko irudia hartzea. (160 o.)
• Argiztapen-proiektuak. (100 o.)
• Luminoteknia. (132 o.)
• Argiztapen-kontrola. (99 o.)
• Proiektu fotografikoak. (99 o.)
• Hartze fotografikoa. (160 o.)
• Tratamendu fotografiko digitala. (198 o.)
• Amaierako prozesu fotografikoak. (80 o.)
• Ikus-entzunezko erreportajeen grabazioa eta edizioa.
(198 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Irudia argiztatzeko, hartzeko eta tratatzeko
proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak