Lanbide-arloak
Irudia eta soinua - IMS
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Soinu-proiektuetarako diseinu teknikoa egitea, eta,
hala, proiektuan aurrez definitutako eskakizunei eta ezaugarriei
erantzutea eta araudi teknikoak eta segurtasunekoak betetzea.
• Soinu-proiektua egiteko beharrezko baliabide
materialak eta teknikoak eta giza baliabideak zehaztea,
optimizazio-irizpideak aplikatuta.
• Soinu-proiektua abian jartzeko lan-plana diseinatzea,
denborak eta baliabideak lotuta eta eragimen-irizpideak aplikatuta,
xede ona ziurtatzeko.
• Soinua hartzeko eta/edo erreproduzitzeko espazioak
egokitzea, soinu-prozesuetan gehieneko kalitatea lortzeko.
• Soinu-proiektuak abian jartzean, esku hartzen duen
tresneria teknikoa muntatzeko, instalatzeko, konektatzeko eta
bideratzeko prozesuak gainbegiratzea eta funtzionamendu egokia
bermatzea.
• Soinu-instalazioetan mantentze prebentiboko eta
zuzentzaileko planak ezartzea, soinu-instalazio horietan matxuren
eta disfuntzioen agerpena eta eragina minimizatzeko.
• Ikus-entzunezko produkzioetan, irratikoetan,
diskografikoetan, ikuskizunetan, ekitaldietan eta
soinuztatze-instalazio finkoetan soinua jasotzeko, erregistratzeko,
emititzeko, muntatzeko eta erreproduzitzeko prozesuetan doikuntzak
eta probak egitea, hartutako, erregistratutako, emititutako,
muntatutako edo erreproduzitutako soinuaren kalitatea zuzenean
kontrolatuta.
• Soinu-bandak muntatzea, eta, horretarako,
soinu-pistak haien artean eta, hala badagokio, irudi-bandarekin
sinkronizatzea eta nahasketa eta amaierako prozesu guztiak egitea,
behin betiko soinu-banda antolatu arte.
• Soinu-tresneria teknikoa desmuntatzeko, garraiatzeko
eta biltegiratzeko prozesuak gainbegiratzea, eta egoki
kontserbatzen dela eta bizitza baliagarria luzatzen dela bermatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Soinuburua.
• Soinu-teknikaria.
• Zuzeneko soinu-teknikaria.
• Estudioko soinu-grabaketako teknikaria.
• Musika-grabaketako teknikaria.
• PArako ("Public Address") soinu-teknikaria.
• Soinu-monitoreen teknikaria.
• Soinu-sistemen teknikaria.
• Hari gabeko sistemetako soinu-teknikaria.
• Mikrofonia-sistemetako teknikaria.
• Soinu-aditua.
• Soinu-muntatzailea eta editorea.
• Soinu-nahaslea eta -masterizatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ikus-entzunezko, irratiko, diskografiako,
ikuskizunetako, ekitaldietako, eta barruti mugatuetako
soinuztatze-egitura finkoen eta behin-behinekoen muntaiaren eta
instalazioaren sektorean egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Soinu-proiektuen plangintza. (99 o.)
• Soinu-instalazioak. (165 o.)
• Ikus-entzunezkoetarako soinua. (264 o.)
• Zuzeneko soinuaren kontrola. (140 o.)
• Estudioko grabazioa. (180 o.)
• Soinuztatze-sistemen doikuntzak. (99 o.)
• Soinu-postprodukzioa. (180 o.)
• Elektroakustika. (132 o.)
• Komunikazioa eta soinu-adierazpena. (123 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako
soinu-proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 01/12/2023
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
Etiketak