Lanbide-arloak
Irudia eta soinua - IMS
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Dokumentazio teknikoaren azterketa abiapuntu izanik,
ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien ezaugarri
formalak eta adierazpenekoak ondorioztatzea, aurreikusitako
helburuak bete eta horiek egiteko.
• Ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta
ekitaldien produkziorako beharrezkoak diren giza baliabideak eta
baliabide teknikoak eta materialak banakatzea, horiek lortzeko
berariazko ezaugarriak zehaztuta.
• Proiektuen produkzioa planifikatzea, eta,
horretarako, faseak ezartzea eta denborak, baliabideak, kostuak eta
kalitateak optimizatzea, beharrezko autonomiaz eta eragimenez.
• Ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta
ekitaldien produkzio-kostuak kalkulatzea, finantziazio-iturri eta
-modu egokiak ebaluatuta, proiektuaren ezaugarrien arabera, eta
bideragarritasunaren azterketan lagunduta.
• Giza baliabideen eta baliabide teknikoen eta
artistikoen hautaketa eta kontratazioa kudeatzea, eta, horretarako,
ikus-entzunezko lanaren planean edo ikuskizunaren edo ekitaldiaren
merkaturatze- eta ustiapen-planean aurreikusten den denboretan
egokia dela eta eskuragarri dagoela ziurtatuta.
• Baliabide teknikoen, materialen, espazialen eta
logistikoen erabilgarritasuna eta hornikuntza kudeatzea eta
antolatzea, betiere zuzkidura, egokitasuna eta funtzionamendua
ziurtatuta eta kontratazioen, erosketen, eraikuntzaren eta
alokairuen programa landuta.
• Proiektuak egiteko faseetako bakoitzari esleitutako
aurrekontua kudeatzea, sor daitezkeen desbideratzeak zuzentzeko
irtenbideak hauteman eta gaineratuta.
• Ikuskizuna edo ekitaldia merkaturatzeko plana
betetzen dela kontrolatzea, lokal egonkor batean izan, kanpoko
barruti mugatua izan, edo bira batean izan, betiere baliabideak
optimizatzeko irizpidearekin eta proiektuan aurrez zehaztutako
irizpide artistikoarekiko edo komunikazio-irizpidearekiko
leialtasunarekin.
• Ikus-entzunezko obra, ikuskizuna edo ekitaldia
ustiatzeko planean laguntzea eta, horretarako, proiektuaren
amortizazioa ahalbidetu eta errentagarritasuna ziurtatuko duten
elementuak gaineratzea ikus-entzunezko banaketa-etxeekin
negoziatzean edo erakusketa-aretoekin, irrati-kateekin, ikuskizunen
banaketako plataforma eta sareekin negoziatzean.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zinema-produkzioko laguntzailea.
• Bideo-produkzioko laguntzailea.
• Telebista-produkzioko laguntzailea.
• Animazio-produkzioko laguntzailea.
• Multimedia-produkzioko laguntzailea.
• Irrati-produkzioko laguntzailea.
• Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien produkzioko
burua.
• Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien produkzioko
laguntzailea.
• Konpainiako gerentea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek edozein motatako ikus-entzunezko programen
produkzioaren sektorean (zinema, bideo, multimedia, telebista,
irrati eta new media) eta ikuskizunen produkzioaren eta
errealizazioaren sektorean (arte eszenikoak, musika-produkzioak eta
ekitaldiak) egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ikus-entzunezko proiektuen plangintza. (231 o.)
• Zinema-, bideo- eta multimedia-proiektuen kudeaketa.
(132 o.)
• Telebista- eta irrati-proiektuen kudeaketa. (140 o.)
• Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen plangintza. (165
o.)
• Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen kudeaketa. (160
o.)
• Adierazpen-baliabide ikus-entzunezkoak eta
eszenikoak. (198 o.)
• Bitarteko tekniko ikus-entzunezkoak eta eszenikoak.
(165 o.)
• Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen administrazioa eta
sustapena. (200 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen
produkzio-proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak