Lanbide-arloak
Irudia eta soinua - IMS
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Publikoari zuzenean edo irrati-kate bidez eskaintzen
zaizkion musika- eta ikus-animazioko saioen forma eta edukia
definitzea eta horiek sustatzeko ekintzak egitea -saioak jendearen
gustura eta enpresaren zuzendaritzara egokitu beharko dira-.
• Musika- eta ikus-animazioko saioak egiteko
beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak
zehaztea, baliabideak optimizatzeko eta aurrez definitutako
helburuak betetzeko irizpideekin.
• Musika- eta ikus-animazioko saioetan erabiltzen diren
musika- eta ikus-baliabideen katalogoa eguneratuta mantentzea,
jabetza intelektualari buruzko arauak beteta eta horiek lortzeko
bide egokiak erabilita.
• Irudi finkoko eta mugikorreko ikus- eta
musika-fitxategiak atzitzea, editatzea eta prestatzea, betiere
jendearen gustuetara eta animazio-saioetan aurreikusten den
egiturara egokituta -aretoan edo irrati-katean-.
• Zuzeneko musika- eta ikus-animazioko saioetarako
argiztapena planifikatzea eta gauzatzea, aretoko jendearen
tipologiara eta iguripenetara egokituta, ahalik eta ikusgarriena
eta osagarriena izan dadin musikarekin eta ikuskizunarekin.
• Musika- eta ikus-animazioko proiektuetan eta
soinu-proiektuetan, soinu, irudi eta argiztapeneko tresneria
muntatzea, konektatzea eta desmuntatzea, horien operatibotasuna
bermatzeko egiaztapena eta doikuntza eginda.
• Orotariko soinu-proiektuen zuzeneko nahasketa,
edizioa, grabazioa eta erreprodukzioa egitea, goragoko mailako
teknikarien argibideei jarraituta.
• Animazio-saioetako musika-osagaiak eta irudi finkoko
eta mugikorreko osagaiak zuzenean nahastea, aurretiazko
plangintzaren arabera, eta aldaketak eta egokitzapenak egitea,
aretoko publikoaren erantzunaren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Telebistako soinu-laguntzailea.
• Zinema eta bideoko mikrofono-arduraduna.
• Musika-kontzertuetako mikrofono-arduraduna.
• Ikuskizun eszenikoetako mikrofono-arduraduna.
• Zinemako soinu-muntaiako laguntzailea.
• Disc-jockeya.
• Bideo-jockeya.
• Bideo Disc-jockeya.
• Light-jockeya.
• Argazki digitaletako ukitu-emailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango
ditut?
Profesional honek zinema, bideo, telebista, multimedia,
irrati, industria diskografiko, ikuskizun eta
soinuztatze-instalazio finkoetako produkzioetarako soinuaren
esparruan egiten du lan, enpresa handi, ertain eta txikietan,
publikoetan edo pribatuetan, telebista-kateetan, zinema edo bideoko
produkzio-etxeetan, irrati-kateetan, disko-etxeetan,
bikoizketa-enpresetan, soinuztatze-enpresetan,
ikuskizun-produktoretan eta musika-ekitaldi publikoen produkzioan
diharduten enpresetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Soinu-tresneriaren instalazioa eta muntaia. (231 o.)
• Soinua jasotzea eta grabatzea. (165 o.)
• Soinuaren kontrola, edizioa eta nahasketa. (165 o.)
• Bideo disc-jockey saioak prestatzea. (165 o.)
• Zuzeneko musika-animazioa. (231 o.)
• Zuzeneko ikus-animazioa. (231 o.)
• Irudiaren hartze eta edizio digitala. (231 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 01/12/2023
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
Etiketak