Lanbide-arloak

Irudia eta soinua - IMS

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

BIDEO, DISC-JOCKEY ETA SOINU TEKNIKARIA

Disc-jockeya, bideo- eta soinu-teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Erdi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
• Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana (ikastaroa hastean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da)
• Erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea
• Goi-mailako zikloetarako sarbidea ahalbidetzen duten titulazioetakoren bat edo horren baliokidea edukitzea
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua
o Teknikari laguntzailearen titulua
o Teknikariaren titulua
o Goi-batxilergoko titulua
o Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren kurtsoa gainditu izana
o Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetan 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo komun esperimentalen bigarrena gainditu izana
o Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehen bi kurtsoetan gehienez ere bi irakasgai gainditu gabe izatea egiaztatzea
o Ondorio akademikoetarako aurrekoren baten baliokidetzat jotzen diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaro batzuk gainditu izana

 

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Publikoari zuzenean edo irrati-kate bidez eskaintzen zaizkion musika- eta ikus-animazioko saioen forma eta edukia definitzea eta horiek sustatzeko ekintzak egitea -saioak jendearen gustura eta enpresaren zuzendaritzara egokitu beharko dira-.
• Musika- eta ikus-animazioko saioak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak zehaztea, baliabideak optimizatzeko eta aurrez definitutako helburuak betetzeko irizpideekin.
• Musika- eta ikus-animazioko saioetan erabiltzen diren musika- eta ikus-baliabideen katalogoa eguneratuta mantentzea, jabetza intelektualari buruzko arauak beteta eta horiek lortzeko bide egokiak erabilita.
• Irudi finkoko eta mugikorreko ikus- eta musika-fitxategiak atzitzea, editatzea eta prestatzea, betiere jendearen gustuetara eta animazio-saioetan aurreikusten den egiturara egokituta -aretoan edo irrati-katean-.
• Zuzeneko musika- eta ikus-animazioko saioetarako argiztapena planifikatzea eta gauzatzea, aretoko jendearen tipologiara eta iguripenetara egokituta, ahalik eta ikusgarriena eta osagarriena izan dadin musikarekin eta ikuskizunarekin.
• Musika- eta ikus-animazioko proiektuetan eta soinu-proiektuetan, soinu, irudi eta argiztapeneko tresneria muntatzea, konektatzea eta desmuntatzea, horien operatibotasuna bermatzeko egiaztapena eta doikuntza eginda.
• Orotariko soinu-proiektuen zuzeneko nahasketa, edizioa, grabazioa eta erreprodukzioa egitea, goragoko mailako teknikarien argibideei jarraituta.
• Animazio-saioetako musika-osagaiak eta irudi finkoko eta mugikorreko osagaiak zuzenean nahastea, aurretiazko plangintzaren arabera, eta aldaketak eta egokitzapenak egitea, aretoko publikoaren erantzunaren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Telebistako soinu-laguntzailea.
• Zinema eta bideoko mikrofono-arduraduna.
• Musika-kontzertuetako mikrofono-arduraduna.
• Ikuskizun eszenikoetako mikrofono-arduraduna.
• Zinemako soinu-muntaiako laguntzailea.
• Disc-jockeya.
• Bideo-jockeya.
• Bideo Disc-jockeya.
• Light-jockeya.
• Argazki digitaletako ukitu-emailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek zinema, bideo, telebista, multimedia, irrati, industria diskografiko, ikuskizun eta soinuztatze-instalazio finkoetako produkzioetarako soinuaren esparruan egiten du lan, enpresa handi, ertain eta txikietan, publikoetan edo pribatuetan, telebista-kateetan, zinema edo bideoko produkzio-etxeetan, irrati-kateetan, disko-etxeetan, bikoizketa-enpresetan, soinuztatze-enpresetan, ikuskizun-produktoretan eta musika-ekitaldi publikoen produkzioan diharduten enpresetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Soinu-tresneriaren instalazioa eta muntaia. (231 o.)
• Soinua jasotzea eta grabatzea. (165 o.)
• Soinuaren kontrola, edizioa eta nahasketa. (165 o.)
• Bideo disc-jockey saioak prestatzea. (165 o.)
• Zuzeneko musika-animazioa. (231 o.)
• Zuzeneko ikus-animazioa. (231 o.)
• Irudiaren hartze eta edizio digitala. (231 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies