Lanbide-arloak
Irudia eta soinua - IMS
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Dokumentazioa abiapuntu izanik, animazio- edo
multimedia-proiektu elkarreragileen berariazko ezaugarriak
ondorioztatzea, horien sorrera eta produkzio-diseinua erraztearren.
• Gidoiaren banakapena abiapuntu izanik, 2D edo 3Dko
animazio-proiektua kontzeptualizatzea eta, horretarako, ereduak
diseinatzea eta storyboardaren eraikuntza kontrolatzea, baita
programaren erreferentziazko audioaren antolamendua eta grabaketa
ere.
• 2Dko animazio-proiektua hainbat fasetan (animatika,
layout, gako-animazioa, tartekatzea, pintura eta konposizioa)
produzitzea eta, eginkizun horretan, beharrezko lineako probak eta
azterketak egitea, osatzen duten behin betiko irudiak lortu arte.
• 3Dko animazio-proiektua hainbat fasetan (diseinu eta
modelatzea, setup, egitura, argiztatzea, animazioa eta
renderizazio) produzitzea eta, eginkizun horretan, beharrezko
lineako probak eta azterketak egitea, osatzen duten behin betiko
irudiak lortu arte.
• 2D eta 3Dko animazio-proiektuen
postprodukzio-prozesuak kontrolatzea eta edizio-efektuen txertaketa
eta programaren soinu-bandaren eraikuntza gainbegiratzea.
• Multimedia-proiektu elkarreragilearen edukiak sortzea
eta egokitzea, eta, horretarako, iturriak eta maketak sortzea,
horien kalitatea ebaluatzea eta horien egokitzapena egiaztatzea
-norberarenak zein kanpoko laguntzaileek jarritakoak-.
• Elementuak eta iturriak egile- eta edizio-tresnekin
integratzea eta, horrela, horien konposizioa egitea, horien
mugimenduak sortzea eta sinkronizatzea, elementu elkarreragileak
sortzea eta elkarreragiteko aukera zuzkitzea, betiere
multimedia-proiektu elkarreragilearen eskakizunen arabera.
• Prototipoa eta proiektuaren dokumentazioa ebaluatzea,
kalitate-arauak betetzen direla egiaztatuta eta
argitalpen-parametroen konfigurazioa ziurtatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• 3Dko animatzailea.
• 2Dko animatzailea.
• Tartekatzailea.
• 3Dko modelatzailea.
• Grafista digitala.
• Espazio birtualen sortzailea.
• 3Dko efektu berezien teknikaria.
• Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea.
• Ikus-entzunezko multimedia-produktuen eta aplikazioen
garatzailea.
• Multimedia ikus-entzunezko eduki elkarreragileen eta
ez-elkarreragileen editorea.
• Multimediako errealizazioko eta sistemetako
teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ikus-entzunezko produkzioaren (zinema,
telebista eta bideoa), 2D eta 3D animazioaren, multimedia
elkarreragilearen eta ez-elkarreragilearen sektorean,
publizitatean, eta Internetekin eta newmediarekin lotutako
enpresetan egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak. (100
o.)
• Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea.
(198 o.)
• 2D eta 3D animazioa eta elementuak. (264 o.)
• 2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak. (198 o.)
• Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak. (100
o.)
• Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa.
(231 o.)
• Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena.
(160 o.)
• Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa
egitea. (140 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• 3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen
proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak