Lanbide-arloak
Irudia eta soinua - IMS
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea
ematen duten tituluak:
• Ikus-entzunezko Proiektuen Eta Ikuskizunen
Errealizazioko Goi-mailako Teknikaria.
• Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko
Goi-mailako Teknikaria.
Ikastaroaren iraupena:
500 ordu
Zer ikasi eta egingo dut?
• Grabatutako materiala aztertzea, bai eta
ikus-entzunezko obraren edo zuzeneko ikuskizunaren gidoia edo
libretoa ere, bezeroen enkarguaren bideragarritasuna baloratzeko.
• Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako
azpitituluak idaztean, elkarrizketei, off-eko ahotsari, musikari
eta soinu-efektuei buruzko dokumentazioa prestatzea,
denbora-kodeei, esku hartzen duten pertsonaiei eta
kolore-esleipenari dagokienez.
• Ikus-entzunezko obraren edo ikuskizunaren eszenen
xehetasunei eta deskribapenari buruzko dokumentazioa prestatzea,
hainbat iturritatik informazio gehigarria bilduta,
audio-deskribapenean integratzeko.
• Gidoi audiodeskribatzailearen testua idaztea,
ikus-entzunezko obraren edo zuzeneko ikuskizunaren estiloa,
testuingurua, soinu-espazioak eta erritmoa errespetatuz, azken
produktuaren soinu-bandan integratzeko, indarrean dagoen araudiaren
arabera.
• Ikus-entzunezko obraren edo zuzeneko ikuskizunaren
azpitituluak egitea, mekanografiako, estenotipiako, ahotsa
ezagutzeko edo berriz mintzatzeko teknikak erabilita, eta
bistaratzeko parametroetara eta irakurketa-abiadurara egokituta,
azken produktuan egoki integratzeko eta sinkronizatzeko, indarrean
dagoen araudi teknikoarekin bat etorriz.
• Gidoi audiodeskribatzailearen testua ikus-entzunezko
obrara edo zuzeneko ikuskizunera egokitzen dela egiaztatzea, itsuek
eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek obra ulertzen dutela
bermatzeko, indarrean dagoen araudiaren arabera.
• Idazkera eta azpititulua ikus-entzunezko obrara edo
zuzeneko ikuskizunera egokitzen dela egiaztatzea, desgaitasuna
duten pertsonek obra ulertzen dutela ziurtatzeko.
• Audiodeskribapen-gidoiaren lokuzio neutroa egitea,
muntatzeko, azken postprodukziorako eta zuzenean emateko.
• Azken produktua berrikustea (grabatua edo zuzenean),
bezeroari entregatzeko eskakizunak betetzeko, baldintza tekniko eta
akustiko egokietan eta xede-baliabideetara egokituta, indarrean
dagoen araudiaren arabera.
• Ikus-entzunezko komunikabideen eta irisgarritasun
unibertsalaren araudia arautzen duen indarreko legeria betetzea.
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honela lan egitea:
• Ikus-entzunezko lanen, zuzeneko ikuskizunen eta
ekitaldien audiodeskribapen-proiektuen gidoilaria.
• Ikus-entzunezko lanen, zuzeneko ikuskizunen eta
ekitaldien azpititulatzailea.
• Ikus-entzunezko lanen, zuzeneko ikuskizunen eta
ekitaldien audiodeskripzio-proiektuen esataria.
• Audiodeskribapeneko gidoien ikuskatzailea.
• Azpitituluen ikuskatzailea.
Zer irtenbide profesional ditu?
Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen
ziurtagiria lortu duten pertsonek ikus-entzunezko sektorean,
zuzeneko ikuskizunetan eta ekitaldietan jardun ahal izango dute.
Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun
daitekeen?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako
hauek dira:
• Ikus-entzunezko lanen, ekitaldien eta zuzeneko
ikuskizunen audiodeskribapena. (85 o.)
• Ikus-entzunezko lanen, ekitaldien eta zuzeneko
ikuskizunen azpitituluak. (70 o.)
• Lokuzioa, autoretza eta audionabegazioa. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (85 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak