Lanbide-arloak
Irudi pertsonala - IMP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Zerbitzu berriak ezartzea bideragarria den aztertzea,
haiek garatzeko enpresako bitarteko materialak eta pertsonalak
aztertuta.
• Logistika eta biltegiratzea kudeatzea, eta beharrezko
materialez hornitzea, eskaintzen diren zerbitzuen funtzionamendu
egokia bermatzeko.
• Eskaintzen diren programetan parte hartzen duten
pertsonen egoera fisikoa, mugimendu-gaitasuna eta motibazioak
aztertzea, eta datu horiek programen planeamenduetarako eta
atzeraelikadurarako erabiltzea.
• Termalismoaren eta ongizatearen eremuan jarduteko
protokoloak diseinatzea, eta baimen informatuaren agiriak betetzea.
• Kontrol posturalaren eta funtzio-mantentzearen
alorreko jarduerak eta ongizate- eta hidrozinesia-jarduerak
programatzea, pertsonen ezaugarriak, eskura dauden baliabideak eta
jarraipen-datuak kontuan hartuta, eta metodologia egokiena zein den
adieraztea.
• Programatutako teknikak gidatzea eta dinamizatzea,
jardueraren dinamikara egokituta.
• Bainuetxeetan edo spa-tan hidroterapia prozesuak
gauzatzea, teknika espezifikoak eta osagarriak aplikatuta eta
kosmetiko termalak erabilita.
• Masaje estetikoak ematea eta drainatze linfatiko
estetikoak egitea, bezero bakoitzarentzat egokiak diren teknikak
eta prozedurak hautatuta, eta ekipoen eta instalazioen
mantentze-lanak eta operatibitatea programatzea eta gainbegiratzea,
kasu bakoitzaren arabera.
• Bakoitzaren kargura dauden profesional guztien lana
zehaztea eta gainbegiratzea, jarduerak koordinatuta eta
programatuta.
• Jarduera egiten ari diren bitartean istripuak izaten
dituzten partaideei oinarrizko arreta eskaintzea, eta lehen
sorospenak egitea.
• Egin litezkeen eskaera, iradokizun eta erreklamazioei
erantzutea, parte-hartzaileen asmoak betetzeko eta gustura gera
daitezen lortzeko. Zeregin horretarako, atzerriko hizkuntza bat
erabil daiteke.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.
• Teknika hidroestetikoetako espezialista.
• Masaje estetikoetako teknikaria.
• Drainatze linfatiko estetikoko teknikaria.
• Hidrozinesiako eta gorputz-zaintzako taldeen
instruktorea.
• Egokitzapen fisikoko eta hidrozinesiako jardueren
koordinatzailea.
• Spa eta bainuetxeetako zuzendari teknikoa.
• Aisialdiko begiralea.
• Ur-instalazioetako soroslea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek irudi pertsonalaren zainketaren sektorean
eta zainketa estetikoen azpisektorean burutuko du bere jarduna,
enpresa txiki eta ertainetan, hala nola hotel, spa eta
bainuetxeetan, besteak beste. Jarduera-eremu hauetan egingo du lan:
tratamendu estetiko integralak, estetika hidrotermala, masaje
estetikoa eta drainatzea, tratamendu kosmetikoen aholkularitza eta
egokitzapen fisikoa eta birsortzea; jarduera horiek planifikatzeaz,
antolatzeaz, dinamizatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko da.
Haien enpresa kudeatzen lan egiten duten norberaren
konturako profesionalak dira, edo besteren kontura lan egiten
dutenak, arloko edo saileko buru edo langile gisa.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko
jardueren zuzendaria.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ingelesa. (70 o.)
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta
premiak. (85 o.)
• Estetika hidrotermala. (75 o.)
• Masaje estetikoa. (110 o.)
• Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (80 o.)
• Talde-dinamizazioa. (65 o.)
• Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku
hartzea. (110 o.)
• Egokitzapen fisikoa uretan. (100 o.)
• Hidrozinesia-teknikak. (75 o.)
• Termalismoko eta ongizateko proiektua. (25 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak