Lanbide-arloak
Irudi pertsonala - IMP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Karakterizazio-prozesuak kudeatzea, baliabide
materialak, profesionalak eta teknikoak antolatuta.
• Karakterizazioaren tresneriak eta produktuak
hornitzeko eta mantentzeko lanak antolatzea, kalitatea
kontrolatuta.
• Karakterizaziorako pertsonaiak diseinatzea, gidoiaren
eta bezeroaren zehaztapenen arabera.
• Karakterizazio-proiektua egitea, dokumentazio
teknikoa eta artistikoa landuta eta bideragarritasun teknikoa eta
ekonomikoa kontuan hartuta.
• Karakterizazio-jarduerak hedatzea filmaketaren edo
funtzioaren barruan, betiere produkzio-plan orokorraren arabera.
• Karakterizaziorako protesiak diseinatzea eta horiek
egiteko lanak antolatzea, produktu, material eta teknika egokiak
erabilita.
• Ikus-entzunezko produkzioetarako eta produkzio
eszenikoetarako orrazkerak gainbegiratzea eta egitea,
ile-apainketako teknikak erabilita.
• Pertsonaien karakterizazioa gainbegiratzea eta
egitea, dokumentazio teknikoaren eta baldintzatzaile eszenikoen
arabera.
• Makillaje profesionalak diseinatzea eta egitea, eta
bezeroen eta interpretarien beharretara egokitzea.
• Proiektua ebaluatzea, kalitate-arauak betetzen direla
ziurtatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Karakterizatzailea.
• Ikus-entzunezko baliabideetarako eta jardun eta
ikuskizun eszenikoetarako makillajeburua.
• Karakterizaziorako ile-apaintzailea.
• Ikus-entzunezko baliabideetarako eta jardun eta
ikuskizun eszenikoetarako makillatzailea.
• Ile-eranskingilea.
• Katerizazioburua.
• Ikuskizunetarako eta ikus-entzunezko baliabideetarako
ile-apainketako burua.
• Karakterizazioko efektu berezietako eta protesietako
espezialista.
• Karakterizazio-pertsonaien diseinatzailea.
• Karakterizazioko prestatzaile teknikoa.
• Merkataritza-teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ikus-entzunezko produkzioetarako eta
produkzio eszenikoetarako karakterizazio-proiektuak garatzen
dituzten enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten du lan, baita
karakterizazio-lantegietan eta -estudioetan eta makillaje
profesionalera zuzentzen diren enpresetan ere. Kudeaketaren,
gainbegiratzearen, diseinuaren, antolamenduaren eta
zerbitzugintzaren arloetan egiten du lan, banako zein taldeko
zereginetan, baita ile-eranskinen, ile-ordeen eta
karakterizazio-protesien fabrikazioan ere, langile autonomo gisa
edo besteren kontura.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Plangintza eta proiektuak. (100 o.)
• Pertsonaien karakterizazioa. (140 o.)
• Makillaje profesionala. (231 o.)
• Efektu bereziak makillajearen bitartez. (80 o.)
• Aurpegirako eta gorputzerako protesigintza. (231 o.)
• Karakterizaziorako ile-apainketa. (100 o.)
• Ile-eranskingintza. (165 o.)
• Pertsonaien diseinu digitala 2Dn eta 3Dn. (80 o.)
• Diseinu grafiko aplikatua. (165 o.)
• Karakterizatzeko eta makillatzeko produktuak. (99 o.)
• Karakterizazio eta makillaje profesionaleko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak