Lanbide-arloak
Irudi pertsonala - IMP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Jarduerak zuzentzea eta kudeatzea, baliabide
materialak, pertsonalak eta teknikoak antolatuta.
• Modan gertatzen diren aldaketak aztertzea, merkatuko
joerak bezeroen iguripenetara eta beharretara egokituta.
• Dokumentazioa kudeatzea, informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak erabilita.
• Bezeroaren beharrak identifikatzea, horien
ezaugarriak eta eskakizunak aztertuta.
• Bezeroa komunikazio-trebetasunetan trebatzea, eta
komunikazio-teknika berriak eskuratzeko plana lantzea.
• Protokolo-egintzen eta ekitaldien antolamenduan
aholkuak ematea, proiektua landuz eta jarduerak koordinatuz.
• Enpresen irudi korporatiboa sortzeko aholkuak ematea,
horien eskaerak interpretatuta.
• Irudia aldatzeko proiektuak egitea, kalitatea eta
dagokion dokumentazioa kontrolatuta.
• Bezeroa makillajean, ile-apainketan eta estetikan
aholkatzea eta trebatzea, eskakizunei jarraituta.
• Irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak
merkaturatzea, marketin-teknikak erabilita.
• Estilo-aldaketak egitea janzkeraren bitartez, eta
jantziei eta osagarriei buruzko aholkuak ematea.
• Jantzien, osagarrien eta kosmetikoen erosketan
gidatzea, bezeroaren iguripenak estaltzeko beharrak kalibratuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Erakunde publikoetan eta pribatuetan, protokoloetako
eta zeremonietako teknikaria.
• Etiketako eta gizarte-usadioetako aditua.
• Janzkerako estilismoari buruzko aholkularia.
• Irudi politikoaren, kulturalaren eta artistikoaren
arloko laguntzaile teknikoa.
• Janzkera eta osagarrietako dendetako aholkularia.
• Irudi korporatiboari buruzko aholkularia.
• Harreman publikoetako kabineteetako teknikari
espezialista.
• Marketin-saileko irudi-teknikari espezialista.
• Irudi-aholkularitzako kabineteko zuzendaria.
• Ekitaldietako protokoloari eta antolamenduari buruzko
aholkularia.
• Jantzien, osagarrien, oparien eta kosmetikoen
salmentari buruzko aholkularia.
• Irudi-zaintzako laguntzaile pertsonala.
• Ezkontzen antolatzailea.
• Irudi pertsonaleko prentsa espezializatuko
aholkularitza.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek irudi pertsonalaren, korporatiboaren eta
publikoaren aholkularitzara zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko
enpresetan egiten du lan edo edozein enpresatako komunikazio- eta
marketin-sailetako diziplina anitzeko taldeetan hartzen du parte.
Era berean, jantziak, osagarriak eta kosmetikoak saltzera
zuzentzen diren establezimenduetan egin dezakete lan, irudi
pertsonalaren, publikoaren eta korporatiboaren diseinuko arloko
zereginak garatzen eta zerbitzuak antolatzen eta egiten.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Kosmetikako aholkularitza. (132 o.)
• Irudi-diseinu integrala. (165 o.)
• Jantzietako eta osagarrietako estilismoa. (231 o.)
• Ile-apainketako aholkularitza. (165 o.)
• Ekitaldien protokoloa eta antolamendua. (100 o.)
• Gizarte-usadioak. (100 o.)
• Estetikako aholkularitza. (198 o.)
• Komunikazio-trebetasunak. (100 o.)
• Irudi korporatiboa. (100 o.)
• Zuzendaritza eta merkaturatzea. (100 o.)
• Irudi pertsonaleko eta korporatiboko
aholkularitza-proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak